Edukira joan

Lankide:ZumaiaHE14/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Nosy Be Madagaskarko Txantiloi:Herrialde info madagaskar ipar mendebaldeko kostaldean dagoen sumendi-uharte bat da.

Ozeano Indikoan kokaturik dago. Itxura borobila du eta uharte bolkanikoa denez krater ugari ditu. 26km-ko luzera eta 20km-ko zabalera du, guztira 290,3km². Mendirik altuena Lokobe mendia da, 450m neurtzen ditu.

Uharteko lehen biztanleak Antakarana eta Zafinofotsy leinuetako kideak izan ziren. XIX.mendearen hasieran Radama erregeak madagaskarren mendebalde guztia menperatu zuen. Handik gutxira, 1840an, frantziarrek eskuratu zuten eta Assada izena jarri zioten uharteari. Réunion eta Maurizio uharteekin batera frantziarentzako kolonia garrantzitsua bihurtu zen. XIX. mendearen amaieran Madagaskarri lotu zitzaion.

Historikoki azukre-kanabera Landaketa handiak egon ziren, azukrea eta rona ekoizten zen. Gaur egun Cananga odorata landare usaintsua ustiatzen da.

Fascene aireportua dago bertan.