Edukira joan

Lankide:ZumaiaLH27/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

(Alcedo atthis) hegazti txiki bat da. Europan, Iparraldeko Afrikan eta Asia hegoaldean bizi da.

Nolakoa da?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

17 zentimetroko luzera du eta 31 gramo pisatzen ditu. Burua, bizkarra eta buztana urdinak dira. Azpialdea berriz laranja bizia da. Buruan eta eztarrian kolore zuriko lerro batzuk ditu.

Zer jaten du?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arrain txikiak jaten ditu. Ibaiaren ertzeko zuhaitzetan egoten da eta arraina ikustean eraso azkarra egiten du, arrakasta handikoa. Tarteka intsektuak eta krustazeo txikiak ere harrapatzen ditu.


Non aurki daiteke?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eurasia, Iparraldeko Afrikan eta Asian hegoaldean bizi da. Euskal Herrian urte osoan ikusten dira martin arrantzaleak, batez ere neguan.

Nola ugaltzen da?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Uraren mailatik altuera gutxira egiten ditu habiak. Hondarretan zulo sakon bat egiten du bertan arrautzak jartzeko. 4 eta 8 arrautza bitartean jartzen ditu, urtean bi aldiz. Arrautzak txikiak dira. 20 egun inguru pasatakoan txitoak jaiotzen dira.