Lankide eztabaida:Ainhouuuu

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

ESTRONTZIOA

Adair Crawford-ek estrontzioaren lehen identifikazioa egin zuen estronzita izeneko mineral batetik atera, eta hau [[1]]ren beste mineraletatik ezberdinduz, 1790. urtean, Strotianeko berun meategian. 1798. urtean Klaproth eta hope independienteki aurkitu zuten. Estrontzioa isolatu zuen lehena [Davy] izan zen, 1808.urtean, estrontzianaren (estrontzioaren oxidoa) elektrolisiaren bidez, hemendik datorkio bere izena.

Estrontzioa, Sr ikurraz adierazten den eta bere zenbaki atomikoa 38 den [[2]] da. Zehazki, taula periodikoan lur-alkalinoen taldean kokatzen da, hau da, 2.n taldean. Bere ezaugarrien artean: biguna, zilar-kolorekoa, distiratsua, ez oso malgua eta airearen presentzian erraz oxidatu daiteke kolore horia eskuratuz.1

  1. BIRZUZENDU [[3]]

Estrontzioa kutsatzailea edo toxikoa da, ondorioz nutriente ez-esentzial bezala hartzen dugu.2

ERABILERA NUTRITI:BOA[aldatu iturburu kodea]

  • Xurgapena: Digeritzen dugun estrontzioa hauts moduan baldin badago eta uretan disolbagarria baldin bada, biriketako zati hezetik odolera igaroko da inongo zailtasunik gabe, aldiz, ez bada hidrosolugarria estrontzioa biriketan metatuko litzateke. Estrontzioa duen elikagaiak edota ura kontsumitzean, irensten dugun kantitate oso txiki bat igaroko da odolera hesteen bidez (zati handi bat hezurretan geratuko baita). Honekin zerikusia duten ikerketak kontuan izanik, esan daiteke, umeetan estrontzioaren xurgapena handiagoa dela pertsona helduetan baino. Gainera estrontzioa osagai moduan duen krema erabiltzen badugu, hau azalaren bitartez xurgatua izan daiteke, beti ere kantitate oso txikietan, izan ere, oso motel xurgatzen da. Hala ere, zauri baten presentzia baldin badago, honen xurgapena errazagoa izango da.3
  • Metaketa: Pertsona helduetan, estrontzioa batez ere hezurren paretetan metatzen da. Aldiz, hazkuntza fasean dauden umeetan, estrontzioa hezurren hazkuntzarako beharrezkoak diren mineralen sintesirako erabiltzen da. Estrontzioak hezurrekin zerikusi handia duenez, bertan metatzen da urte luzez. Hezurraren hazkuntzaren arabera, estrontzioa odolera igaroko da eta bi aukera izango ditu; lehena, odolean garraiatu eta hazkuntza fasean dagoen hezurretan atxiki eta bigarrena, kanporatua izan.3
  • Kanporaketa: Estrontzioa hainbat modutan kanporatzen dugu, hala nola, gernu, gorotz edota izerdiaren bidez. Estrontzioa, kantitate txikian hezurretatik kanporatzen denean, baina hezurrek estrontzio hori berriro hartzen ez dutenean, hau kanporatzeko erabiliko dugun bidea gernuaren bitartez izango da, baina, periodo luze batean. Estrontzioa irensten dugunean eta hesteen bitartez odolera igaro ez den kantitatea gorotzekin kanporatuko dugu hainbat egunetan zehar.3
  • Metabolismoa: Hainbat urtetan egindako ikerketetan ondorioztatu dute estrontzioak hezurren desmineralizazio prozesua oztopatzen duela, hau da, estrontzio dosi altua hartzen dutenek hezurren mineralizazio prozesua faboratua agertzen da. Gainera, estrontzioak hezurretako matrizea aldatzen du, hezurraren erresistentzia handituz.4

Estrontziok hainbat funtzio ditu gure organismoan, jendearen gehiengoak 300-350mg estrontzio ditu bere gorputzean ehuneko handi bat hortz eta hezurretan izanik, hain zuzen, aipatutako kantitate horren %99a. Kimikoki, kaltzioa eta estrontzioa antzekoak direla esan genezake eta horregatik kasu batzuetan estrontzioak kaltzioa ordezkatu dezake. Honen ondorioz, estrontzioak hezur (hezur bigunen prebentzioan) eta hortzen (txantxarren prebentziorako) egitura mantentzen eta hobetzen lagundu dezake. Bereziki garrantzitsua da hazkuntza prozesuan, izan ere, hezurren eraketan paper esentziala jokatzen du; hezur berria osatzerakoan eta hezur zaharraren moteltzea eragiten du, hezurraren dentsitatea handituz. Txantxarrak saihesteko ere erabilgarria da lehen aipatu bezala, horrela, hortzetako pastan strontzioa aurkitzen dugu.5

Estrontzioa erabiltzeko gomendioa norberaren azterketan oinarritu behar da, pazientearen arrisku kardiobaskularrak aztertuz tratamenduaren hasieran eta tratamenduaren bitartean. Hala ere, estrontzioaren ingesta 2 g/egunekoa izatea gomendatzen da.6 Estrontzioaren erabilera murriztu egiten da osteoporosi zorrotza eta hezurra puskatzeko arrisku handia duten pazienteetan.7

Estrontzioa hezurren eraketan garrantzitsua izanik hauek izaten dira ematen diren gomendioak osteoporosia pairatzen duten pazienteetan, hezurren galera murrizteko:

  • Esnea bitamina D eta kaltzioan aberastua egotea.
  • Laktosarekiko intolerantzia dutenentzat, kaltzioaren ordezko suplementuak har ditzake.
  • Hartu beharreko proteinak hartzea. Helduentzako gomendioak 0,8-0,9 g/kg/egun da.
  • Gehiegizko zuntzaren eta oxalatoen xurgapena ekiditea (espinakak, azelga, erremolatxa, kakao eta perretxiko batzuetan). Zuntzak eta oxalatoak kaltzioaren hesteetako xurgapena murrizten baitute.
  • Elikadura askotarikoa eta orekatua hartzea gomendatzen da. Horrela nutriente esentzialen xurgapena ziurtatzea ezinbestekoa da.
  • Gatzaren kontsumoa murriztea. Adibidez, hestebeteak, kontserbak, aurrez kozinatuak…murriztea.
  • Fluorraren ingesta moderatu, adibidez, ur floratuak erabiliz, onuragarriak dira hezurrentzat.
  • Eguzkitik ez dagoenean, bitamina D extra hartzea gomendatzen da.
  • Ariketa fisikoa egitea, muskulua indartzeko eta hezurra handitzeko.8

Estrontzioa hainbat iturrietatik lor daiteke, izan ere, naturan lurrean eta uretan aurkitzen da maiz. Horregatik, asko estrontzioa duten elikagaiak, hala nola, frutak, berdurak, itsas produktuak, zereal osoak, esnea, haragia, sustraiak dituzten barazkiak, uraza, tipula, espinakak, ilarrak, babarrunak…9 Hainbat elikagai ezberdinen estrontzio edukia:10

Atalburuko testua Atalburuko testua
ARTOA 0,4ppm
AZA 45ppm
TIPULA 50ppm
URAZA 74ppm


GAIXOTASUNAK[aldatu iturburu kodea]

Estrontzioaren gabeziarekin erlazionaturiko gaixotasunak ez dira ohikoak. Hala ere, estrontzio maila bat izatean, osteoblastoen funtzionamendua hobetzen dela ikusi da. Gehiegikeriari dagokionez, kontuz ibili behar da, izan ere, estrontzioak isotopo ezegonkorrak ditu, erradioaktiboak eta erreakzio ionizatzaileak burutzeko gai direnak. Hau ez da oso komenigarria, minbiziarekin erlazionatzen baita.11

Gizakia, estrontzio erradioaktibo maila txikiekin kontaktuan egon daiteke hainbat eratara, arnasketa (airea edo hautsa), janari, ur, edota estrontzioa duen lurrarekin kontaktuan egonik. Hala ere, gehienetan kontaktu bidea janaria edota edaria izango lirateke. Elikagaietan dagoen estrontzio mailaren arabera estrontzioa gorputzean metatuko da edo ez. Honen ondorioz, kontuan izan beharko dugu elikagai batek duen estrontzio kontzentrazioa. Horregatik, populazioari estrontzio irensketa kontuan izatea eskatuko zaio.12 Estrontzioa maila altuetan hartzea arriskutsua izan daiteke osasunarentzat. Gertatu daiteke erreakzio alergiko bat jasatea estrontzioaren aurka, baina ez da ohikoena. Umeentzat arriskutsua izan daiteke, beraien hezurren hazkuntzan eragin dezakeelako.12

Erreaktiboa den estrontzioak arrisku gehiago du estrontzio egonkorrak baino. Estrontzio erreaktiboa kantitate altuetan hartuz gero, anemia eta oxigeno falta eragin dezake. Gainera, kontzetrazio oso altuetan hartuz gero, zelulen material genetikoa ondatzearen ondorio bezala, minbizia ere eragin dezake.12

BIBLIOGRAFIA[aldatu iturburu kodea]

  1. Características del estroncio [Internet]. VIX. 2018 [Apirilak 15ean kontsultatutakoa]. Eskuragarri: https://www.vix.com/es/btg/curiosidades/4601/caracteristicas-del-estroncio
  2. Vitaminas L, Educaguia.co. CONCEPTO Y CLASIFICACIÓN [Internet]. 2018 [Apirilak 15ean kontsultatutakoa]. Eskuragarri: http://www.educaguia.com/apuntesde/nutricion/MINERALES/MINERALESI.pdf
  3. Hidruro de Estroncio: Fórmula, Características, Propiedades, Usos - Lifeder [Internet]. Lifeder. 2018. [Apirilak 15ean kontsultatutakoa]. Eskuragarri: https://www.lifeder.com/hidruro-de-estroncio/
  4. Enfermedades A. Resumen de Salud Pública: Estroncio (Strontium) | PHS | ATSDR [Internet]. Atsdr.cdc.gov. 2018 [Apirilak 15ean kontsultatutakoa]. Eskuragarri: https://www.atsdr.cdc.gov/es/phs/es_phs159.html
  5. User S. Estroncio [Internet]. Mineral-gum.com. 2018 [2018ko apirilak 15ean kontsultatua]. Eskuragarri: http://www.mineral-gum.com/index.php/es/strontium-es
  6. Se limita el uso del ranelato de estroncio a pacientes con osteoporosis severa y alto riesgo de fractura - FarmacoVigilancia [Internet]. FarmacoVigilancia. 2018. [2018ko apirilak 15ean kontsultatua]. Eskuragarri: http://farmacovigilancia.tv/blog/se-limita-el-uso-del-ranelato-de-estroncio-a-pacientes-con-osteoporosis-severa-y-alto-riesgo-de-fractura/
  7. Se limita el uso del ranelato de estroncio a pacientes con osteoporosis severa y alto riesgo de fractura - FarmacoVigilancia [Internet]. FarmacoVigilancia. 2018. [2018ko apirilak 15ean kontsultatua]. Eskuragarri: http://farmacovigilancia.tv/blog/se-limita-el-uso-del-ranelato-de-estroncio-a-pacientes-con-osteoporosis-severa-y-alto-riesgo-de-fractura/
  8. enero2016.pdf [Internet]. [2018ko apirilaren 25ean kontsultatua]. Eskuragarri: http://www.fmed.uba.ar/grado/medicina/nutricion/enero2016.pdf
  9. A-Z E, auxilios P, médicas P, Embarazo P, embarazada Q, anticonceptivos M et al. Recomendaciones dietéticas en la osteoporosis [Internet]. Webconsultas.com. 2018 [2018ko apirilak 15ean kontsultatutakoa]. Eskuragarri: https://www.webconsultas.com/dieta-y-nutricion/nutricion-y-enfermedad/recomendaciones-dieteticas-en-la-osteoporosis-10942
  10. Alimentos con estroncio_nutrición [Internet]. [2018ko apirilaren 25ean kontsultatua]. Eskuragarri: http://salud.fdctimes.com/esp-diet-nutrition/esp-nutrition/1008098294.html
  11. Estroncio (Sr) Propiedades químicas y efectos sobre la salud y el medio ambiente [Internet]. Lenntech.es. 2018 [2018ko apirilak 15ean kontsultatua]. Eskuragarri: https://www.lenntech.es/periodica/elementos/sr.htm#ixzz5Bb6nvEi1
  12. Ranelato de estroncio para la prevención y el tratamiento de la osteoporosis postmenopáusica. Cochrane [Internet]. [2018ko apirilaren 25ean kontsultatua]. Eskuragarri: http://www.cochrane.org/es/CD005326/ranelato-de-estroncio-para-la-prevencion-y-el-tratamiento-de-la-osteoporosis-postmenopausica