Lankide eztabaida:Barrie/2006ko iraila

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Euskal Herriko udalerrien zerrenda[aldatu iturburu kodea]

Aupa Barrie. Nik uste dut ez genukeela Euskal Herriko udalerrien zerrenda artikulua ezabatu beharko. Era berean, badaukagu Espainiako udalerrien zerrenda, eta Espainiako autonomia erkidego bakoitzaren zerrenda ere bai. Konturatzen bazara beste zenbait wikipediak (es, en, pt, ca) ere badauzkate horrelako artikuluak, eta nik uste dut baliogarriak direla, jende askok ez baitu kategoria bidez nabigatzen. Horrez gain, aipatu dizkizudan artikuluek mapatxo bat daukate, udalerritan zatitutakoa. Euskal Herrikoa agian pobre xamar gelditzen da mapa horren gabe, baina momentuz ez daukagunez (nik dakidala), ez nuen jarri. Mantendu egingo nuke nik... zer diozu? –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 17:16, 1 Iraila 2006 (UTC)

Bai, orain zuhaitz erara ikusten dira azpikategoriak, eta nahi izanez gero lehengo bistara aldatu daiteke. Gustatzen zait softwarean egin duten aldaketa hori. Hasieran ingelesezko wikipedian ikusi dut, eta nola egiten zen asmatu nahian ibili naiz :P Baina hemengoan ere ikusi dudanean konturatu naiz software eguneraketa izan dela. Orain itzuliko ditut Show as tree eta Show as list. Nola jarriko ditut, Zuhaitz eran erakutsi eta Zerrenda eran erakutsi? –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 17:32, 1 Iraila 2006 (UTC)
Nik ere jakin nahiko nuke itzulpen ofizial bat egiteko nondik egin beharra dagoen. Saiatu beharko gara horretaz enteratzen. Duela hilabete batzuk nire eztabaidan idatzi zuen batek, itzulpenetako zuzenketak egiteko asmotan ote zebiltzala. Baina ez dakit ezer, ea enteratzen garen... –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 18:01, 1 Iraila 2006 (UTC)
Portzierto, urteentzako kategorienarekin atzo hasi nintzen. Kategoria:1etik hasi eta Kategoria:2007raino. Oraintxe noa hauen barruan 1eko jaiotzak eta 1eko heriotzak itxurako kategoriak jartzera (ordu batzuk beharko ditu bot-ak horretarako...). -eko amaiera jarri diet honako kasuetan:
  • bat amaiera dutenak, baina ez hamaika.
  • bost amaiera dutenak.
  • hamar amaiera dutenak.
  • ehun amaiera dutenak. (hemen -go amaiera ikusi dut kasu batzutan, baina -eko da egokia)
Gainontzeko zenbakiak bokalez amaitzen dira, beraz -ko amaiera jarriko diet. Zerbait gaizki prestatu badut esaidazu mesedez, eta bestela martxan jarriko dut ;) –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 18:13, 1 Iraila 2006 (UTC)
Ados. bat amaiera esan dudanean 1, 21, 41, 61 eta 81 amaierak esan nahi nituen (hauek -eko), eta hamaika amaiera 11, 31, 51, 71 eta 91 (hauek -ko). Oraintxe jarriko dut ba martxan. –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 18:30, 1 Iraila 2006 (UTC)

Prest! Eginda daude jaiotza eta heriotzen kategoriak. Hemendik aurrera biografia guztiak hauetan sartu beharko lirateke, eta existitzen direnak poliki-poliki sartzen joan. Oraintxe azalduko dut hauxe txokoan. –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 11:19, 3 Iraila 2006 (UTC)

Sitenotice-an kategoria berri hauek sortu direla jakinarazteko esan nahi duzu? Nik uste dut hor zerbait koloretan jartzea ez dela oso egokia; kontuan izan behar da Wikipedian jende asko irakurtzera sartzen dela, eta ez ezer idaztera, gehiegizkoa iruditzen zait niri. Txokoan jarritako oharrarekin jakingo dute batzuk, eta beste batzuk denborarekin konturatuko dira kategoria berri hauen existentziaz. –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 12:15, 3 Iraila 2006 (UTC)

Bigarren administratzailea, lehena Drpolilla zen... Proiektu banak bere allmessages orria du beraz interfaze desberdinak dira (aspaldi LenguageEu.ph artxibo bakarra zegoen proiektu guztietan erabiltzeko). Egia esan nik ez dakit zer egin hemen dauden mezuak beste proiektuetan iraultzeko, agian devepoler bati laguntza eskatu, hemen iztulpena amaitu eta gero.

Euskaraz interfazea beste wikipedietan (es:, en: eta abar) erabiltzea beste kontu bat da. Horretarako MessagesEu.php artxiboa osatu behar da: hemen hobespenak gordetzeko botoiaren mezua euskaraz dago, hala ere beste hizkuntzetan, euskaraz interfazea erabili ezkero, mezua ingelesez idatzita dago, artxiboan saveprefs ez dagoelako.

¿se resiste? Arazoak mezuekin? Willy 10:29, 9 Iraila 2006 (UTC)

Thanks for the welcome message, but I don't speak/understand Basque. --Diamond 10:16, 11 Iraila 2006 (UTC)

Artikuluen blokeaketa[aldatu iturburu kodea]

Kaixo, hor bazaude, mesedez, erantzun azkar. Tipo bat dabil Nafarroako artikulua aldatu eta aldatu eta hainbat izen gazteleraz ipintzen. Ni aldaketan lehengoratzen nabil baina ezin dut ez tipoaren ip-a blokeatu ez eta artikuluaren aldaketak blokeatu. Zuk baietz uste dut... egingo zenuke? Milesker. -Theklan 21:14, 12 Iraila 2006 (UTC)

lasai, konponduta dago[aldatu iturburu kodea]

Aupa! Lasai, dena konponduta dago. Ni administratzailea zinelakoan nengoen, baina erratu egin naiz, egia da. Beno, Kabri arduratu zen denataz. Aio. -Theklan 15:30, 15 Iraila 2006 (UTC)

Aupa Barrie; Estiloari buruz esan didazuna: fitxao. Saiatu naiz idatzi dudanaren gehienari Kategorieta eta jartzen (biografia guztiak, gutxienez, XXXX jaiotzak eta XXXX heriotzak dituzte), baina ez da erraza. Fisikako artikulu gehienak ingelesetik itzuli ditut eta han kategoria askoz gehiago dituzte, baina ez ditut euskeraz milaka kategoria sortu nahi kategoria bakoitzean nere artikulu bakarra egoteko. Ba al duzu horri buruz estilo gida bat? Eta por zierto, nola egin dezaket nere artikuluei interwikiak jartzeko? ideia ulertzen det, baina informatikan zero patatero. Nola jakin dezaket ze hizkuntzetan dauden idatziak eta abar? Eta hasi naizenez, beste galdera bat: ba al duzute inor euskera estiloa zuzentzen? normalean bizkaieraz egiteaz gain, pilo bat urte eman ditut Euskal Herritik at eta euskera nahiko erdoildua dut. Ba al dago norbait nere artiukuluak zuzentzeko prest?

Aupa Barrie; letra larriak ahalik eta gutxien erabiltzearena irakurri dot, baina bere erabilera zerbaiten tituloa ematekoan, nere ustez, argiago ikusten da. Kasu honetan arazoa "Euskal musika klasikoa XX. mendeko sarreran" orrian "Amaia" letra larriz idatzita dagoelako da, ez? Amaia kasu honetan Guridik idatzitako opera bat da eta letra larriak erabili nituen jendeak opera bat eta ez pertsona bat dela antzemateko. Baina letra larriak erabili beharrean, "komatxoen" artean jarri dezaket. Edo ezerrez gabe, ulertzen bada. Zu egon zara ni baino askoz luzeagoan hemen, beraz zure iritzira, motel! Usogorri;(postontzia) Irailak 16 --- Ah! ta milesker idazten ditudan plastada guztiak irakurtzeagatik!
Aberba. letra larriak kenduko ditut ba, eta Amaiaren ordez, Amaya da. Pirenaicaren asuntuan letra larriak baino, pirenaica, pirinaica edo pirineica edo ze arraio den nauka nahastuta. CDa baduzu, ba CDa jarraituko dugu ta listo, interneten denetatik dago eta. Eta iadepaso, neska naz :) Usogorri;(postontzia) Irailak 16 ---
Sinatzekoarena eginda, baina nola aktibatzen det (esan dizut ordenagailuetarako desastre bat naizela). Eta pirenaikaren kontua, aitarekin hitzegingo det, bera da kontu hauetan jakintsua eta. Ala, arrats ona izan!
:: Lasai, ordenagailua itzaltzeko normalean garbigaluaren kanpokoa kendu eta destornilladorea sartzen diot kortozirkuitoa egiteko. Baina saiatuko naz esandako "inicio" botoiarekin. Usogorri; (postontzia) 17:35, 16 Iraila 2006 (UTC) <- ja! internetaren erregina dagoeneko!

Baaaaale, jeitsiko ditut letra larriak artikulu guztietan, Guridiren aldaketak jarraituz... Usogorri; (postontzia) 12:29, 23 Iraila 2006 (UTC)

Arratsaldeon. Sentitzen det, mutil, baina nere duda "wikilarien" erantzuletzat hartu zaitut. Ikusi det nola jendeak kriston gauzak dituen bere orri pertsonalean, erosi dituen diskak, irakurtzen hari diren liburuak eta abar. Nola egin dezaket beste berri bat sortzeko? (adibidez, lankide hau ingenieroa da) Usogorri; (postontzia) 13:12, 23 Iraila 2006 (UTC)

Aupa Barrie, ikusi dut hamarkadetan egin beharreko zuzenketa horiek egiten ari zarela. Lasai, ez daukat ahaztuta kontu hori, eta gainera orain bot-a erabiltzeko softwarearen bertsio berria atera dutela-eta, uste dut artikuluak mugitzeko aukera ere eskaintzen duela. Beraz, uste dut lana dezente erraztu dezakeela horrek. Oraintxe bot-a interwiki batzuekin lanean dabil, baina saiatuko naiz aldaketa hauek laster prestatu eta egiten. Barkatu atzerapena!

1900etik aurrerakoak eskuz egiten bukatu genezake, baina besteak hobe bot-arentzako uztea, bestela zoratzeko moduko lana da-eta ;) –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 14:56, 22 Iraila 2006 (UTC)

Oraintxe konturatu naiz zu ere bot-arekin ari zarela, bai. Orduan aurrera! Probatu eta ikasi zuk zeuk ere, behar dugu-eta beste bot-en bat. Hasieran guztia eskuz egiteko asmoa zeneukala pentsatu dut, eta horregatik esaten nizun, lan gehiegizkoa delako!
Probatu lasai beraz. Edozein zalantza dela-eta, galdetu lasai, eta laguntzen saiatuko naiz; artikuluak mugitzearen kontu hori oraindik ez dut probatu, baina movepages.py erabiliz beharko luke.
Portzierto, bertsio berria deskargatu duzu? Azkena irailaren 5ekoa da, eta zuzenketa batzuez gain, aukera berriak ere eskaintzen ditu; esate baterako, kodea txukuntzen duen cosmetic_changes.py interesgarria iruditzen zait (bestela oso neketsuak ziren horrelako lanak!), honek [[irudi:...]] guztiak [[Irudi:...]] bilakatzen ditu, hutsuneak eta lerro-jauziak behar diren lekuan jarri, interwikiak ordenatu, eta abar... aukera asko eskaintzen ditu, probatu lasai! –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 15:10, 22 Iraila 2006 (UTC)
Aita Santua, Erregea bezalaxe, pertsona garrantzitsua kontsideratzen delako maiuskulaz idatzi beharko litzatekeela uste dut. Hiztegien artean ezberdintasunak daude, 3000 hiztegiak letra larriz jartzen du eta elhuyarrek xehez, adibidez. Dena dela, elhuyarrek edozein hitz xehez idazten duelako dela uste dut, sistemak ez duelako maiuskularik gordetzeko gaitasunik edukiko. Baina beste wikipedietan eta informazio iturrietan begiratuz gero, Papa edo delako hitza maiuskulaz idazten da, esaldi hasieran ez dagoenean ere, Rey bezalaxe. Horregatik guztiagatik uste dut maiuskulaz izan behar duela.

Erabiltzaile txantiloiak[aldatu iturburu kodea]

Fenomeno, eginda! trukoa hartu diot gainera, eta beste kutxatxo bat ere jarri det nere lankide orrian. Gauza guzti hauek nola egiten diren ba al dago Laguntza Menuan edota tutorialean? nik ezin bait dut topatu, eta lankide bilakatu eta gero, ba polita da zure orria txukun eta argazkiz/txantiloiz betea izatea, ez? (sinadurena ere jarri beharko litzateke...) Usogorri; (postontzia) 15:20, 23 Iraila 2006 (UTC)

Argazkikoa etxe haurrean daukadan "Royal Pavillion"a da, ingeles errege baten ideaia hoietako bat. Egia esan, 5 urte aurre aurrean bizitzen eta oraindik ez naiz barruan sartu... Egun hauetako batean egingo det eta berataz wikipedian idatzi! irakurtzen izan nahiz zure eta TxiKiren arteko eztabaidak eta Pellok proposatutakoa ideia bikaina iruditu zait, lehenengo tutoriala artikuluak editatzeko izango litzateke (argazkiak igotzen pixkat gehiago azaldu beharko litzateke, hori bai) eta estiloa azaltzen: letra larriak noiz eta non, letra etzanak eta beltzak etc. Hortik lotura batekin "advanced" tutorialera joan zaitezke, formulak nola idatzi (goi eta azpizenbakiak ez ahastu), eztabaidak nola sinatu, kategoariak nola organizatuta dauden.. hau da, wikipedia kontu honetan gehiago sartu nahi duen jendearentzat... hemen gehiago egon zaretenok pentsatu zer zan zuek hasterakoan bilatu egin behar zenutena, horrela atzetik datorrenak errazagoa izango dute bidaia. Edo ez? txokoak zeozer utziko det esanda, zapata berriek humore onean jarri naute eta!! :) Usogorri; (postontzia) 17:56, 23 Iraila 2006 (UTC) (ala parrafada berriro!)

Ufa, nik dakidala behintzat aukera bakarra dago jeje Bere garaian pixka bat kostatu zitzaidan non zegoen aurkitzea, baina aukera egokia horrek behar du izan. Zure hobespenen orrialdean Lankide profila izeneko atalean badago Zure gaitzizena (sinatzeko) izeneko koadro bat. Nik bertan konfiguratzen dut sinadurari eman nahi diodan formatua. Hori da zuk ere egiten duzuna? –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 15:53, 23 Iraila 2006 (UTC)

Agian zerbait azaldu beharko genuke, bai, bestela hasiberria den batentzat zail xamarra izan daiteke-eta. Zuk sortu zenuen Sinadurari buruzko orrialde bat ezta? Agian hor jartzea ondo legoke. –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 16:05, 23 Iraila 2006 (UTC)

Hortxe dago ;) –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 17:33, 24 Iraila 2006 (UTC)

ez Usogorri; (postontzia) 07:44, 25 Iraila 2006 (UTC)

bai. Fisikarien zerrendan formatu ezberdina daude, zein da "wikipediagoa"? Usogorri; (postontzia) 08:32, 25 Iraila 2006 (UTC)
Barnie, rey de la baraja, ze akats dago ba? zuri zuzentzea gustatzen zaizu, eh? irakaslea omen zaren beldurtzen hasi naiz... ;)
Egia esan BC euskeraz BC zela ere pentsatzen nuen (aspaldi utzi nuen ikastola eta historian beti txarra izan naiz!). Esan nizun ba behin nere euskera zuzentzeko norbait behar nuela (baina bronka botatzen ez didan batek...). Beste akatsik badao, esaidazu, bestela akats berdinak behin eta berriro egingo ditut eta zu atzetik ibili beharko zara dena konpontzen. Hori bai, denpora libre gehiegi baduzu horrela egin dezakegu :P Ez dakit ze fijazio duzun tutoriala ez dudala irakurri, buruz dakit eta. Galdetu, galdetu! ikusiko duzu nola DENA dakidan (bai, dena letra larrietan). Gertatzen dena da, kasu honetan, Kategoria batera egin nahi dudala lotura, eta ez orri normal batera. Kategoria kortxete artean jarri ezkero, lotura egin beharrean, orria ( Wikipedia eztabaida:Proiektua:Fisika ) Partikulen Fisika kategorian sartzen zait, eta gaizki legoke... eta dudak, momentu honetan, denari buruz ditut, egia esanda... baina konpontzen joango naiz! haietako bat: argazki bat jarri nahi badet nere orrian, commons-era igo behar det? edo ba al dago beste nolabait igotzeko aukerarik? ez zait axola mundu guztiak erabiltzea, baina ala ez bada hobeto.... Usogorri; (postontzia) 16:58, 25 Iraila 2006 (UTC)
Bale ba, kasualitatez kuadrotxoan dagoen zati hori ez nuen irakurri... saiatuko naiz berriro. Eta argazkiarena, ez dago problemarik, commonsera igoko det, hemen lekurik ez bada... ez dut uste inork erabiliko duen, nere paranoiak dira... eta milesker laguntzagatik, egun hauetako batean pote birtual batera gonbidatuko zaitut eta guzti! Usogorri; (postontzia) 17:33, 25 Iraila 2006 (UTC)
Hobe, merkeagoa... Usogorri; (postontzia) 17:50, 25 Iraila 2006 (UTC)

Translation Request[aldatu iturburu kodea]

Greetings Barrie! Can you please help me translate these passages into the Basque language?

"Jesucristo, el verbo hecho carne, murió en la cruz para redimir a los pecadores, resucitó en el tercer día y ascendió al cielo. Él es el único salvador de la humanidad, el creador de los cielos y de la tierra, y el único Dios verdadero."

"La santa Biblia, formada por el antiguo y el nuevo testamento, es inspirada por Dios, la única verdad escrita, y el estándar para la vida cristiana."

"La salvación es dada por a gracia de Dios a través de la fe. Los creyentes deben confiar en el Espíritu Santo, para perseguir la santidad, para honrar a Dios, y para amar a la humanidad."

"La Segunda Venida del Señor tendrá lugar en el Último día, cuando descienda del cielo para juzgar al mundo. Los justos recibirán vida eterna, pero los impíos recibirán condenación eterna".

Any help at all would be very gratefully appreciated, Thankyou very much. From --Jose77 07:58, 30 Iraila 2006 (UTC)

Thankyou so much Barrie for the brilliant quality translation effort! I am very very grateful. May God bless you! (In the future, if you ever need any article to be translated to the Chinese or Taiwanese language, then I would gladly help you). Yours Sincerely, From --Jose77 23:02, 30 Iraila 2006 (UTC)