Lankide eztabaida:Bikote

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

MARIA MONTESSORI[aldatu iturburu kodea]

Maria Montessori Chiavaralli ( Italia ) herrian jaio zen 1870eko abuztuaren 31ean familia burges fededun baten baitan. Garai haietan emakume batek irakasle izateko aukera zuen soilik, baina Montessorik Ingenieritza, biologia eta medikuntza ikasi zuen. Italiako lehen mediku emakumea izan zen.

Montessorik emakumeen egoera sozialarengatik interes handia erakutsi zuen eta emakumeentzako nazioarteko bi kongresuetan hartu zuen parte. Emakume eta umeengatik interesatzen da eta gizartean bizi baldintzak duten ondorioetaz hitzegiten du. Adimen urritasuna zuten haurrekin lan egin zuen eta konturatu zen haur hauek bere gaitasunak bazituztela eta garatu zitzazketela. Haur hauek bizitza hobe bat merezi zutela uste zuen eta ez zituen ikusi gizarterako karga bat bezala. Momentu honetatik aurrera Montessorik haurrekin lan egitea erabaki zuen.

Konturatu zen haur hauek beraien adimena eta pertsonalitatea garatzea behar zutela eta horretarako manipulatzeko objektuak behar dituztela. Izan ere, gizakiak aktibitateekin eta errealitatearekin kontaktuan egoteko beharra du. Montessorik garrantzia ematen dio haurren behaketari eta adierazten du haurrei ezin zaiela ezer inposatu. Egin behar dena bere gaitasun propioak garatzen laguntzea da. Materialak erabiltzeaz aparte, atzerapena duten haurrak lagunduak izan daitezkela ustea beharrezkoa zela esan zuen.

Montessorik Pestalozziren (pedagogoa) lanak ezagutu zituen. Honek irakasleak bere baitan aldaketa bat lortu behar duela esaten zuen. Bere lanarekiko maitasuna sentitu behar duela eta irakaslea eta haurraren artean maitasuna egon behar duela.

  • Haurrak hiru urtetako zikloetan elkartu zituen beraien garapenaren arabera (adibidea: 3-5,6-9,9-12).
  • Haurrak kapazak dira beraien erabakiak hartzeko,gaitasuna badaukatelako.
  • Garapen kurrikularra egiteko haurraren testuinguruaren behaketa egiten du.
  • Haurraren tamaina duten altzariak eta ingurua sortu beraiek gustora egon daitezen.
  • Gurasoen partehartze aktiboa garbitasuna eta ohitura osasuntsuak eskolan bultzatzeko.
  • Motibazioaren garrantzia.

Maria Montessoriren didaktika oso kritikatua izan da urteetan zehar. Baina hala ere jende ospetsuaren oneritzia zuen bere didaktikak eta aurrera egin zuen.

Hasieran bere teknikak ez-gaitasun psikikoak zituzten haurrekin frogatu zituen eta ikusi zuen nola haur hauek gai ziren beste haurrek egiten zituzten azterketa berberak egiteko eta gainditzeko. Beraz, hau ikustean pentsatu zuen teknika hauek ez-gaitasun psikikoak ez zituzten haurrekin ere funtzionatu behar zuela eta hauekin hasi zen lanean.

Montessorik egiten zuena zen, jolas eta esku-lanen bidez haurren autoestima bultzatu. Behin haurrek ikusten zutenean aurrera egin zezaketela eta gehiago ikasi, hitzen eta zenbakien kontzeptuak transmititzen zizkien.

Berak esaten zuena zen haurrek ikasteko askatasuna eta estimuluak behar zituela. Akatsak egitea ez zen txarto ikusten horrela haurrek ikasi egiten zutelako berriro saiatuz. Betiko irakaslearen errola aldatu behar zela uzte zuen. Ikasleari askatasun handiagoa eman behar zitzaion eta aktiboki parte hartu behar zuen era dinamiko batean.

Berari esker albo batera utzi ziren betiko gela ilunak, arbel bakar bat zutenak, eta ikasle guztiak lerrokaturik zeudeneko gelak. Garrantzia hartzen joan ziren leku zabalak, non ikasleak inolako oztopo gabe mugi zitezkeen, kolore ezberdinetako kubo eta kaxak... hauen bidez haurren garuna estimulatu egiten zen eta elkarren arteko komunikazioa bultzatzen zen.

1907 an Erroman, Maria Montessorik, Haurrentzako lehenengo eskola sortu zuen. Toki honetan haurrek berak proposaturiko teknikak jarraituko zituzten.

Bere teknikak hainbat ideia biltzen ditu eta horien artean ondorengo hauek dira aipatzekoak:

  • Ikaste prozesua haurra jaiotzen denetik hasi behar da.
  • Kontzeptuak ez dira haurraren garunean sartu behar, haurren barne ezagutzetatik abiatu behar dira.
  • Motibazioa ezinbestekoa da ikaskuntza prozesuan.
  • Haurrak arazoaren irtenbidea bilatu behar du bere barne eskemetan arakatuz.
  • Konpetentzia bakarrik sartu behar da haurra seguru dagoenean arrakasta lor dezakeela gauza jakin horretan.
  • Haur bakoitzak bere erritmoa edo abiadura du eta horregatik denbora hauek errespetatu behar dira. Haur bakoitza ezberdina da.
  • Altzairuak eta orokorrean gauza guztiak haurren tamainakoak eta haurrei egokituak izan behar dute.
  • Gurasoen parte hartzea garrantzitsua da eskolako osasuna eta higieneari dagokionean.
  • Auto-zuzenketak bideratzen dituen material didaktikoen erabilpena.

KANPO LOTURAK[aldatu iturburu kodea]

[1]

[2]

[3]

[4]