Lankide eztabaida:Danicocaa/Urretxindor arrunta

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Irakaslearen feedback-a[aldatu iturburu kodea]

-Ondo doaz -> klasean emandako hainbat aholku oraindik ez dituzte gauzatu (ipuina entzun bezala jartzea, bizi-zikloa gehitzea, Txikipedia forma gehiago izatea, wikipediarena ordez...).

- Artikuluak oraindik Wikipediaren itxura handia du: estekak wikipediara beharrean txikipediara izan behar dira (adibidez espezie)


Hobetzen jarraitzeko lagungarria egin ahal zaien feedback-a

- Kontutan izan behar duzue artikulua umeentzako ulergarria, eta erakargarria izan behar duela eta hau egiteko baliabideak badituzuela Txikipedian. Esandakoa, orain wikipedia itxura guztia du, eta zuek irakaslearen rol-etik, kontutan hartu behar duzue 6-12 urteetako umeei zuzentzen zabiltzatela. Gainera, balio didaktikoa ere izan behar du -> eurek ikasteko izan ditzaketen zailtasunak kontutan izan behar dituzue eta hauek bideratzen laguntzen diezuela ziurtatu behar zarete. Horretaz gain, kontutan izan, zuen gaia ingurumen hezkuntzarekin eta garapen iraunkorreko helburuekin lotu behar duzuela. Egia da “ arriskuan ba al dago?” atala gehitu duzuela, baina nire aburuz, hau esplizituagoa izan behar da gizakiaren eraginari dagokionean. Esaterako “bere egoera” jarri beharrean, esan beharko zenukete “bere kontserbazioa egoera”. Zuen kasuan, bai esan dezakezue ez dagoela beste espezie batzuek bezala gizakiaren eraginagatik espezie bezala desagertzeko arriskuan, baina oso garrantzitsua dela hauek ezagutzea eta zaintzea bere kontserbazioa bermatzeko. Alegia, gizakien eragin negatibo posibletaz hizketan ari gara eta gizakiok egindako kalteen aurrean, edo hauek ekiditeko egin dizakegunaz. Beraz, hemen garapen iraunkorrerako helburuak eta jasangarritasun hezkuntzak paper garrantzitsua hartzen du eta zuek hau hartu aintzat behar duzue lan hau egiterakoan, lanaren balio didaktikoa goraipatuz.


Beraz, esandakoa, abiapuntu bezala zuen artikulua ondo badago ere, ekin iezaiozue hau eraldatzeari lan honen helburua betetzen duzuela ziurtatu arte. Alegia, zuen ikasleekin lanketa egiteko erabilgarria den euskarazko material didaktiko baliotsua sortzera. Animo lanketarekin primeran egingo duzue eta!


Bcppaagi (eztabaida) 09:48, 16 apirila 2023 (CEST)[Erantzun]