Edukira joan

Lankide eztabaida:Eli3301/Aire girotze

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Aire girotzea edo klimatizazioa jendea bizi den espazioen barneko airea kondizio onuragarrietara[1] aldatzeko teknika eta gailuen multzoa da, bereziki airearen tenperaturari, hezetasunari eta araztasunari dagokienean.

Espainiako araudiak honela definitzen du klimatizazioa: espazio itxi bati pertsonen ongizaterako eta/edo gauzak kontserbatzeko beharrezkoak diren tenperaturaren, hezetasun erlatiboaren, airearen kalitatearen eta, batzuetan, presioaren baldintzak ematea[2]. Aire girotuari buruzko edozein erreferentzia alde batera utzi dela ikus daiteke, zuzena izan arren, nahasgarria izan daitekeen esamoldea delako, jende gehienak hozteari (udako klimatizazioa) soilik buruz ari dela uste baitu, nahiz eta logikoagoa litzatekeen airea sasoi guztietan, udan eta neguan egokitzeari buruz hitz egitea.