Lankide eztabaida:Iratipdu/Proba orria

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Perretxiko guztiek lortu behar dituzte azukreak nonbaitetik. Horretarako, sinbiosia ezartzen dute basoan bizi diren zuhaitzekin. Finean onddoak ez dira autotrofoak. Hori azaldu behar duzue, bestela ematen du ura eta gatz mineralez elikatzen direla. Arangorri (eztabaida) 11:21, 15 martxoa 2023 (CET)[Erantzun]

23-03-29
SARRERA
"Beste landareak bezala, zoruari lotuta dago eta ezin da lekualdatu" Perretxikoak ez dira LANDAREAK!! Zuzendu dizuet eta sinbiosia labur azaldu dut. Hala ere, gerora esaten duzue ez dagoela basoan, beraz argitu behar duzue zein landare motarekin egiten duen sinbiosia. Eta hasieran esan duzue basoetan baina gero esan duzue ez dela inoiz basoetan topatzen. Zuzendu informazioa hau koherentea izateko.
Wikipedia edo txikipediarako esteka gehiago jarri behar dituzue: adibidez heze, arraildura, sakana,
GAINONTZEKO ATALAK
Jarri habitaten argazkiak, adibidez, sakana edo arraildura bat edo abere-larre tipiko bat
Azaldu zer diren esporak eta basidioak eta ipini estekak, wikipedia edo baldin badago txikipediara
NOn bizi den atalan ez duzue estekarik ipini
Jarri galeria bat hiru perretxiko toxikoekin. Nahi baduzue, jarri ahal duzue zer eraginak sortzen dituzten edo bilatu berriren bat non norbait nahastu zen. Bestelako informazio gisa jakin ezazue Gasteizen, natur zientzien museoan perretxikoen garaian egoten dela aditu bat laguntzen duena bereizten onddo ezberdinak intoxikazioak saihesteko.
Falta zaizue atal bat garrantzi ekologikoarekin. Bilatu ea inportanteak diren larre horietan, edo zergatik babestu behar diren.
BA al dakizu blokeetarako bilatu informazio kulturala barrengorriaren inguruan, adibidez, gastronomia, edo ea sinbologiaren bat dagoen, honekin lotuta.
Erreferentziak: ondo daude baina ez duzue ezer jarri euskaraz dagoenik. Erabili duzue euskarazko wikipedia?, ba al dago hor erreferentziarik?
Falta zaizue baita ere umeentzat interesgarriak izan daitezkeen estekak. Eta atala sortu artikulurako. Arangorri (eztabaida) 11:37, 29 martxoa 2023 (CEST)[Erantzun]