Lankide eztabaida:Theo~euwiki

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Mesedez, kategorien izenak Wikipedia:Kategoriak orria eztabaidatu. Oinarrizko kategoriak baino ez ezartzea adostu genuen. Kategorien izenak adostea ere garrantzitsua da, gero aldatzeko zaila bait da. --ziberpunk 18:03, 10 Apr 2005 (UTC)

Kaixo, link beharrean esteka hitza erabiltzea gomendatzen dizut. Kanpo estekak edo kanpoko estekak. ondo sgi :)

Libre dugu (oraingotz) gomendatzea. Gomendioen lagun, ordea, arrazoinak behar. Nik badut arrazoinik, esteka ez erabiltzeko: funtsean, zentzuzko irudi ez zaidan berrikeria dela (zer uste lukete batzuk, orain linkei lot deitzen bageneraue?). Bertzalde, badu bere alderdi onik link erabiltzeak: denok aditzen dugun hitza da (esteka ez bezalakoa, beraz), adiera bakhar eta zehatza du, eta bertze ezeinere ordain asma ahal genezakeenik baino laburragoa da (link, linkak). Theo.
Ondo esan bezala, libre da, eta kasu egitea ere jeje. Pixuzko arrazoirik agian ez dut, baina itzultzen ditudan programa guztietan 'esteka' hitza agertzen da link beharrean, eta beste hainbat itzulketetan esteka erabiltzen da era normalizatu batean. Esteka hitza berria izango da, informatikako beste asko bezala, baina link erabiltzea zilegi bada, website, download ere erabil genitzazke.
Bestalde, itzuli gabeko hitz batzuk erabiltzen ditugu maiz, kernel adibidez askotan, baina ala ere, itzulketa guztiak bat etor daitezen luzatu dizut gomendioa.
Denok aditzen dugun hitza da link? Zer gara gu orduan, ingelesak? Zertarako egin euskarazko entziklopedia danok ingelesez baldin badakigu? link hitz ingelesa da, eta ez da hitz berria, lotura zentzuarekin aspaldidanik bait daukagu, beraz ez du zentzurik ingelesez erabiltzea. Bestalde, niretzat ezezagunak diren arrazoiengatik esteka deitu zen eta ez lotura web orrien arteko loturak. Berrikeria izan ala ez, gutxienez software librearen munduan hitz hori erabiltzea adostu zen. Beraz, ez soilik Kaxerok, beste hainbat itzultzailek ere hitz hori erabiltzen dute. Software librearen munduan ere libre ziren hautatzeko eta hautatzea egin zuten, nire ustez, arlo horretan hartutako erabakiak errespetatu beharko genituzke. --ziberpunk 20:44, 16 Apr 2005 (UTC)
"Denok aditzen dugun hitza othe da esteka? Othoi. Erabili ere, esteka, estekatze, estekatu verbua sekula santan ere aditu ez erran ez duten Euskaldunek darabilate esteka hori. Anglesezko link hitzaren Euskal ordaina "lotura" baldin bada, ez da ene hogena softwarezaleek (Euskalzale baino softwarezaleago direnek) bertzerik hobetsi duten. "Ezezagunak diren arrazoiengatik"? OK. Ezagutu nahi ditut nik arrazoin horiek; bertzela, fitsik ez dute balio estalpeko arrazoin ustezkoek. "Adostu" zela? Nork? Noiz? Non? "Adostu", "txirripittattin" deitzea ere ados ahal zitekeen, eta? Jakina libre direla nahi dutena hautatzeko (hitz-xehekeriak gora-behera, Euskainolez egitea hautatu izan duten bezalaxe); horrek ez du erran nahi, ordea, haien hautatzeko esku, zuzen eta libretasunak ene hauta ahalen gutitzerik ekharrik behar duela, ala bai? Ez deraukat neuronek Kaxerori ez bertze nehori ere erran, "link" erabili behar dutela, eta ez "esteka" hori baztertu behar dutela (batbederak bekusa nolako hizkuntza erabili nahi duen, horretantxe ezagun baituke nongo ume den). Hark berak zerautan "gomendatu", link ez, baina aitzitik esteka erabil nezan. Eta haren "gomendioari" ihardetsi neraukan nik. Bertzalde, ez du software-munduak Euskarari ezertxo ere ezarri behar; nehork ezartzera, Euskaldunok (guztiok) dugu software-munduko hizkuntza ezarriko. Ezer itzultzeko, ez da aski ethorki-hizkuntzaz (Anglesez) jakitea, xede-hizkuntzaz ere jakin behar da (Euskaraz). Ez dut uste Euskaldun guztiok guti batzuren jakingabea eta zentzun urria ordaindu behar dugunik: esteka gaizki hautatu zen, eta xuxen ahal daitekeen (xuxen ahal dezakegun) hautatzea dugu. Dena dela, zeinek bere gogara, omen. :-) Theo, 2005-4-23

Your account will be renamed[aldatu iturburu kodea]

01:15, 18 martxoa 2015 (UTC)

06:53, 19 apirila 2015 (UTC)