Gaztetan dantzan eta pianoa jotzen aritu zen eta ahotsa ere landu zuen. Koreografia artistikoan diplomatu zen[1]. Umorezko ikuskizunetan hartu zuen parte eta 2006an Parisko One Man Show eskolako Alexandre Delimoges zuzendariak ikusi zuen. Bakarkako Quelle conne ! umore saioa prestatu zuten bien artean eta urtebetez aritu zen Parisko Théâtre Le Bout antzokian, arrakasta handiz gainera[1]. Bere ikuskizunean dantza eta abestiak txertatu zituen. 2008an Open Bed antzezlanean hartu zuen parte.
2009an telebistan egin zuen debuta eta hurrengo urtean L'amour c'est mieux à deux film erromantikoan aritu zen eta Laurent Lafitte aktorea izan zuen alboan, hau ere One man show eskolakoa[2]. 2011n Au bas de l'échelle telebistako komedian hartu zuen parte. 2012an WorkinGirls telesailean Déborah Vernonen rola bete zuen, giza baliabideen zuzendari ninfomanarena hain zuzen ere[3], eta honek arrakasta handia eman zion Frantzian.
2018an La Ch'tite Famille filmeko rotagonista izan zen Constance Brandt emaztearen papera betez[4]. Dany Boon izan zen zuzendaria eta gaur egun bikotea dira[5].