Le Courrier de Bayonne et de la péninsule
Le Courrier de Bayonne et de la péninsule | |
---|---|
Mota | Egunkari orokorra |
Fitxa teknikoa | |
Hizkuntza | frantsesez |
Argitaratze lekua | Baiona Euskal Herria |
Argitaletxea | Lamaignière |
Banaketa | |
Banatze-eremua | Lapurdi |
Historia | |
Ideologia | liberala |
Zuzendaria | Martial Allemand Lavigerie |
Le Courrier de Bayonne et de la péninsule Lapurdiko lehen egunkari politikoa izan zen. Baionan, 1829ko urriaren 3an sortu zen. Ideologikoki oposiziokoa zen, liberala hain zuzen. Izenak berak erakusten duen bezala, mugaz beste aldean zer pasatzen zen ere aipatu nahi zuen. Honen lehen arduradun: Martial Allemand Lavigerie, Afrikako Misiolariak (Aita Zuriak) erakundea sortu behar zuen kardinalearen aitona. Inprimatzailea Lamaignière zen eta bi astean behin plazaratzen zen.[1]
Egunkari politiko, literario, komertziala, itsas egunkari, iragarki judizial eta iritzi ezberdinen publikazio gisa iragartzen zen.[2]
Egunkari hori 1830ean desagertu zen baina, aldaketekin eta mantxeta desberdinekin, Le Courrier izeneko egunkariek 1960ra arte iraun zuten; horrela, 1952ko apirilaren 4an, Le Courrier de Bayonne egunkaria plazaratu zen.[3] Beste bi jarraitu zuten hasiera batean bere ibilbidea: Sentinelle de Bayonne et Sentinelle des Pyrénées (1831-1848) eta L'Eclaireur des Pyrénées (1848-1851).[4]
Hedabide honekin, beraz, Le Courrier egunkarien tradizio luzea hasten zen, 1940 arte Lapurdin eragin handia izan behar zuen mantxeta.[4]
Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Daranatz, J. B.: «Le Centenaire du "Courrier de Bayonne"» , Bulletin de la Societé des Sciencies, Lettres, Arts et d'Etudes Régionales de Bayonne, 1929 (282-338 or.).
- Edouard Duceré: Dictionnaire historique de Bayonne, 2 liburuki, Baiona, 1911-1915.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ https://presselocaleancienne.bnf.fr/ark:/12148/cb32750179f
- ↑ https://books.google.es/books?id=_2dnEAAAQBAJ&pg=PA408&lpg=PA408&dq=Le+Courrier+de+Bayonne+et+de+la+péninsule&source=bl&ots=3m0wwAYxz-&sig=ACfU3U1erQ47sxDrr8GMetdVZBy_Rf_lSQ&hl=es&sa=X&ved=2ahUKEwjyrMKOtfP6AhUIwoUKHSnECGIQ6AF6BAgmEAM#v=onepage&q=Le%20Courrier%20de%20Bayonne%20et%20de%20la%20péninsule&f=false
- ↑ https://presselocaleancienne.bnf.fr/ark:/12148/cb344165130
- ↑ a b https://paysbasqueavant.blogspot.com/2019/10/la-fin-du-courrier-de-bayonne-au-pays.html
Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- (Gaztelaniaz):Le Courrier de Bayonne Auñamendi Entziklopedian.
- (Frantsesez):Egunkaria Frantziako Liburutegi Nazionalean.