Edukira joan

Ludwig Hohlwein

Wikipedia, Entziklopedia askea

Ludwig Hohlwein, 1874ko uztailaren 27an jaio zen eta 1949ko irailaren 15ean hil zen kartelgile alemaniarra izan zen, hain zuzen ere, Sachplakat estiloaren aitzindaria. Hohlwein, Wiesbadenen jaio zen, Hesse estatuko hiriburuan. Lehen Mundu Gerra eta Bigarren Mundu Gerra bizi zituen, historiako gatazkarik handienak eta suntsitzaileenak izan direnak.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ludwig Hohlweinek Municheko Unibertsitate Teknikoan arkitektura ikasten ari zela sortu zituen bere lehen ilustrazioak Arkitekto Akademikoen Elkarteko egunkarietarako. Munich eta Dresdenen ikasi eta Londres eta Parisera ikasketa bidaiak egin ondoren, Munichen Gelditu zen arkitekto gisa. Etxe pribatuetarako barnealdeak diseinatzeaz gain, Gran Hotel Continentalerako (Munich) eta transatlantikoetarako altzari-enkarguak ere egin zituen. 1901ean Leoni Dörrekin ezkondu zen, bi seme eduki zituzten. 1904tik aurrera, Hohlweinek aldian-aldian grafikoak, akuarelak eta tenperak erakutsi zituen Municheko Kristalezko Jauregian.

1905 urtea erabakigarria izan zen: lan pertsonalen bat (grabatuak, margoak) erakutsi ondoren, hainbat publizitate-lehiaketa irabazi zituen. Berlingo Arte Erakusketak, Ludwig Stollwerck txokolateek eta Otto Henkell ardo apardunen ekoizleak kartelak eskatu zizkioten. 1906an, Ausstellung für Jagd und Schiesswesen kartela diseinatu zuen.

Pixkanaka-pixkanaka, estilo propioa garatu zuen, eta Plakatstil edo Sach Plakat artista mugimenduen parte gehitu zitzaizkion, Lucian Bernhard edo Julius Klinger artistei bereziki. Mugimendu hau Berlinen sortu zen eta Alemaniako kartelaren urrezko garaiari dagokio. 1924an, Hohlweinek ia hiru mila kartel egin zituen eta bere eragina Alemaniako mugetatik haratago hedatzen zen.

1933an NSDAPen, hau da, Alemaniako Langileen Alderdi Nazionalistan sartu zen, eta horretarako enkargu ugari egin zituen Alderdi Nazia boterera iritsi aurretik. Nazionalsozialismoaren garaian, Hohlweinek eta Heinrich Hoffmann argazkilariak 1936ko Olinpiar Jokoen identitate bisuala diseinatu zuten. 1937 eta 1942 bitartean, posta-zigiluen serie batzuk ekoitzi zituen eta serie horiek praktikatzea debekatu zituzten 1945.urtetik 1946.urteko otsailera arte.

Lana[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ludwig Hohlwein, kartel garaikidearen eraikuntzan eragin handiena izan zuen artistetako bat izan da. Bere lanak aintzat hartzen dira koloreen maneiuari esker, argiaren aplikazioari esker eta modulazioagatik. Hohlweinen argazki-irudien egokitzapenak printzipio grafikoen ulermen sakon eta intuitiboan oinarritzen dira. Holweinek, argazkigintza diseinu grafikoaren ordezko gisa bezala azaltzen duen edozein iradokizun uxatzen du. Bere obra ezagunetarikoen artean hauek ditugu:

  • “Pelikan”
  • “Kaffee HAG”
  • “Allianz Versicherung”
  • “Kolb, München”
  • “Deutsche Werft AG”
  • “Manoli Zigaretten”
  • “BASF”
  • “Deutsche Bank”
  • “Deutsches Museum München”
  • “Giesinger Bräu”
  • “Knorr”
  • “Automobil Werke”

Hohlwein aitzindaria izan zen publizitate-kartela ikusizko komunikabide gisa erabiltzen, eta bere lana tipografia, ilustrazioa eta kolorea modu ausart eta deigarrian konbinatzeko zuen trebetasunagatik nabarmendu zen.

Bere diseinuak forma geometriko bereizgarriengatik, kolore bibratzaileengatik eta konposizio dinamikoengatik antzeman zitezkeen. Ikusmen-kontrasteak erabiltzen maisua izan zen Hohlwein, ikuslearen arreta bereganatzeko eta mezua zuzenean eta eraginkortasunez komunikatzeko. Publizitate-karteletan egindako lanaz gain, aldizkarien azalen sorreran, diseinuan eta sustapen-materialak egitean ere nabarmendu zen.

Ludwig Hohlweinen sinadura, bere sorkuntza gehienetan ikusgai, denborarekin garatu egin zen. Azken bertsioak Münchenen "ü" delakoaren dieresia zabaltzen duten bi lerro diagonaletan dautza, bere jaioterria bere izenarekin lotuz.

Ludwig Hohlwein bere garaiko hainbat maisu eta korronte artistikoren eragina izan zuen, baita diseinu grafiko tradizionalarena eta arte herrikoiaren estetikarena ere. Bere lanaren eragin nabarmenetako batzuk, Vienako Sezessionismoa, Alphonse Mucha eta [Bernhard|Lucian Bernhard] izan ziren.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]