Luleå

Koordenatuak: 65°35′02″N 22°11′29″E / 65.583821°N 22.191498°E / 65.583821; 22.191498
Wikipedia, Entziklopedia askea
Lulea» orritik birbideratua)
Luleå
Julevu
urban area in Sweden (en) Itzuli
Administrazioa
Herrialdea Suedia
KonderriaNorrbotten
Izen ofizialaLuleå
Jatorrizko izenaJulevu
Posta kodea97X XX
Geografia
Koordenatuak65°35′02″N 22°11′29″E / 65.583821°N 22.191498°E / 65.583821; 22.191498
Map
Azalera29,09 km²
Altuera6 m
Demografia
Biztanleria49.123 (2020ko abenduaren 31)
374 (2019)
Dentsitatea2,61 bizt/km²
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia0920
Ordu eremuaUTC+01:00 eta UTC+02:00
Hiri senidetuakbaliorik ez
http://www.lulea.se/

Luleå ([ˈlʉːlɛo] ahoskatua; Luleko samieraz: Luleju) Suediako iparraldeko udalerria da, Norrbottengo konderriko hiriburua. 2014ko erroldaren arabera 75.966 biztanle ditu. Lule ibaia bertan itsasoratzen da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiri eskubideak Gustavo II.a Adolfo erregeak eman zizkion 1621 urtean. Hasiera batean Gammelstad dagoen lekuan sortu zen baina glaziazio ondorengo isostasiaren eraginez lurra altxatzen ari denez kaiak sakontasuna galdu zuen eta itsasontziek arazoak zituzten bertan sartzeko, ondorioz tokiz aldatu zuten herria 1649 urtean.

1805 urtean Luleå oraindik herri txikia zen, 947 biztanle baino ez zituen. 1865ean Norrbottengo konderriko hiriburu izendatu zuten eta industrializazioa ere hamarkada berean iritsi zenez hiria nabarmen hazi zen.

1887an sutea gertatu zen eta herriaren gehiengoa suntsitu zuen. 1893an katedral neogotiko berria altxatu zuten.

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XX mendean Malmbanan trenbidea eraiki zen mendialdetik Luleåra burdina ekarri eta bertako kaian ontziratzeko. 1971an Luleåko Teknologia Unibertsitate entzutetsua sortu zen. Gaur egun oraindik altzairugintza eta teknologietan oinarrituriko industria du.

Facebook konpainiak berak ere Luleå aukeratu zuen Estatu Batuetatik kanpoko lehenengo egoitza ezartzeko.

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

    Datu klimatikoak (Luleå, Sweden, 2002–2014)    
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 10.3 9.5 12.9 18.1 28.4 30.3 29.1 28.2 22.5 16.9 13.0 8.2 30.3
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) -5.1 -5.0 -0.1 5.5 12.4 17.3 20.7 18.7 13.4 5.7 0.2 -2.7 6.7
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) -12.9 -13.6 -8.9 -2.7 3.2 9.1 12.8 11.3 6.0 -0.3 -5.9 -9.9 -0.9
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -42.3 -38.1 -32.3 -20.4 -8.8 -1.2 3.2 -0.2 -8.4 -20.7 -30.3 -33.6 -42.3
Pilatutako prezipitazioa (mm) 34 30 31 29 32 37 46 64 63 46 51 45 508
Eguzki orduak 23 79 172 221 283 296 309 243 152 91 37 3 1909
Iturria (1): SMHI[1]
Iturria (2): SMHI[2]

Kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hainbat jaialdi ospatzen dira Luleån:

  • Minus-30 festivalen: Martxoan.
  • Luleå Hamnfestival: Uztailean.
  • Musikens makt: Abuztuan.

Gizateriaren Ondarea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1996 urtean UNESCOk Gizateriaren Ondare izen datu zuen Luleå sortu zeneko Gammelstad eliza-herrixka.

Kirolak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiru taldek jokatzen dute Suediako liga gorenean:

  • Luleå Basket: Emakumezkoen saskibaloi taldea. Bi liga irabazi ditu.
  • BC Luleå: Gizonezkoen saskibaloi taldea. Zazpi liga irabazi ditu.
  • Luleå Hockey: Gizonezkoen izotz-hockey taldea. Liga bat eta Europako Txapelketa bat irabazi ditu.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. .
  2. .

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]