Maialen Oiartzabal Mendibil

Wikipedia, Entziklopedia askea
Maialen Oiartzabal» orritik birbideratua)
Maialen Oiartzabal Mendibil

Bizitza
JaiotzaOiartzun1999ko irailaren 25a (24 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
Jarduerak
Jarduerakeskiatzaile akrobatikoa

Maialen Oiartzabal Mendibil (Oiartzun, Gipuzkoa, 1999ko irailaren 25a) eskiatzaile akrobatikoa da.[1] 2017, 2018 eta 2019. urteetan Espainiako Akrobaziazko Eskiko Txapelketa irabazi zuen, emakumeetan.[2] Hiru txapelketa horiek kategoria absolutuan irabazi zituen, nahiz eta oraindik junior mailan lehiatzeko adina (18-20 urte) zuen.[3][1] Oiarmendi Kirol Klubekoa da, bere anaia gazteago Paulekin batera.[1]


2022 eko Urtarrilak 7an, Les Arcsen lehiatzen zegoela lesio larri batek, lotailu haustura, gelditu arazi egin zion. Lesio honek Beijing ospatu behar ziren joko olinpikoetako parte hartzeko aukera galdu zuen.


2022-2023 neguko sasoirako prestatzen dabil, berriro goi mailara itzultzeko

Kirol lorpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Txapelketa Emaitza
2017 Espainiako Emakumezkoen Akrobaziazko Eskiko Txapelketa Txapelduna
2018 Espainiako Emakumezkoen Akrobaziazko Eskiko Txapelketa Txapelduna[2]
2018 Esloveniako EuropaCup Txapelketa, Slopestyle modalitatean 5.
2018 Frantziako Varseko Fis Txapelketan, Slopestyle modalitatean 3.
2018 Europa Cup, Slopestyle modalitatean, azken rankinean lortutako postua 12.
2019 Frantziako LaClusazko EuropaCup Txapelketan, Slopestyle modalitatean 8.
2019 Alemaniako Goetschengo EuropaCup Txapelketan, Big Air modalitatean 4.
2019 Italiako Livignoko EuropaCup Txapelketan, Slopestyle modalitatean 6. eta 8.
2019 Europa Cup, Slopestyle modalitatean, azken rankinean lortutako postua 9.
2019 Europa Cup, BigAir modalitatean, azken rankinean lortutako postua 4.
2020 Europa Cup, Slopestyle modalitatean, azken rankinean lortutako postua 3 .
2020 Espainiako Emakumezkoen Akrobaziazko Eskiko Txapelketa Txapelduna
2020 Europa Cup, BigAir modalitatean, azken rankinean lortutako postua 6.
2021 Europa Cup, BigAir modalitatean, Les Arcs, Frantzia 6.
2021 Europa Cup, BigAir modalitatean, Davos, Suiza 6.
2021 Europa Cup, BigAir modalitatean, Gotschen, Alemania 6.
2021 Europa Cup, Slopestyle modalitatean, Leysin, Suiza 5.
2021 World Cup, Slopestyle modalitatean, Stubai, Austria 26.
2022 Europa Cup, BigAir modalitatean, Les Arcs, Frantzia 6.
2023 Euskadiko txapelketa nagusian, Slopestyleko modalidadean Txapelduna[4]
2023 Fis mailako txapelketetan, BigAir eta Slopestyle modalitateetan, Txapelduna[4]

Herritar aitortza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

"Oiartzuar emakumeak udalekuetan" egitasmoaren barruan, bere izena eraman zuen haur talde batek 2018an.[5]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c «Oiartzungo eski-akrobata» Mundo Deportivo 2018-04-19 (Noiz kontsultatua: 2021-03-24).
  2. a b Ugartemendia, Unai. (2018ko apirilaren 10a). «Maialen Oiartzabal eskiatzailea: "Saiatuz gero, ez du axola elurra non duzun"» Berria (Noiz kontsultatua: 2018ko apirilaren 10a).
  3. (Gaztelaniaz) «Reglamento de competiciones de esquí de montaña» FEDME.es: 21. (Noiz kontsultatua: 2021-03-25).[Betiko hautsitako esteka]
  4. a b Imanol, Saiz(e)ko. (2023-02-14). «Eskien gainean, txapelak Oiartzunera» Oarsoaldeko Hitza (Noiz kontsultatua: 2023-02-15).
  5. (Ingelesez) «Oiartzun urtekaria 2019 by Oiartzungo Udala - Issuu» issuu.com 2019-09-11 (Noiz kontsultatua: 2023-08-02).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]