Nortasun (argipena)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Nortasun» orritik birbideratua)
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu

Nortasun edo dentitate hitzak (latineko identitas), banako baten edota komunitate oso baten ezaugarri propioen multzoa definitzen du. Ezaugarri hauek subjektua edo kolektiboa karakterizatzen edota bereizten dute, gainerakoen aurrean. Adibidez: “Pertsona batek, bere identitatea defendatu ahal izateko, bere iragana ezagutzeko eskubidea dauka”.

Identitatea, gainera, pertsona batek beregain duen kontzientzia ere bada, zeinak, besteengandik desberdin bihurtzen duen. Nahiz eta identitatea osatzen duten ezaugarri asko hereditarioak edota berezkoak izan, inguruak ere eragin handia izan ohi du subjektu bakoitzaren nortasuna garatzean; arrazoi honengatik esan daiteke baliagarriak direla “nire identitate propioa bilatzen ari naiz” bezalako espresioak.

Zentzu honetan, propioa den zerbaitekin lotzen da identitatearen ideia, barneko errealitate bat izango balitz moduan, zeina, berez pertsonarekin erlaziorik ez duten jarrera edota jokabide batzuen ondorioz estalia izan daitekeen: “Nire identitatea galdu nuela sentitu nuen; gustatzen ez zitzaizkidan eta nirekin bat ez zentozen lanbideak onartzen hasi nintzen”.

Identitate sexualaren kontzeptuak pertsona bakoitzak norbere sexualitatearekiko duen ikuspegiari egiten dio erreferentzia, zeinak, gainerako gizartearekin harremantzeko orduan baldintzatzen gaituen. Gizakiaren dimentsio biologikoa, kulturarekin eta aukeratzeko askatasunarekin erlazionatzen dela  ahaztu gabe.

Erlijio edo politikarekin nahastean kontrobersia sustatzen duten kontzeptu multzoaren barnean kokatzen da identitatea. Izan ere, bi modu oso definitu eta aurkako esanahia dutenetan ulertu daitzeke, bata askatasunarekin eta autentikotasunarekin erlazionatuta, eta bestea, nagusiek determinatutako rol sozialaren ezartzearekin erlazionatuta. Lehenengoak, aurreko paragrafoetan aipatzen den bilaketa horrekin du zerikusia, eta identitatea eratu, moldatu eta aberasten denaren ideia du oinarri lez.

Identitate dokumentu bat, aldiz, orden bat mantentzen laguntzen duten datu alfanumerikoak biltzen dituen orri zati bat besterik ez da, zeinak, nazio bateko hiritarrak kontrolatzeko balio duen; baina ezerk ez du argi usten zein den jabea, zer den sentitzen duena, zeintzuk diren bere interesak, … Are gaitzago, ez du ziurtatzen subjektua bizi den jatorrizko lurraldeaz harro sentitzen den. Jarrera antolatzailea duen informazio hotza dela esan daiteke soilik; nahiz eta denek ez duten horrela ikusten.

Sexualitatearen gaira itzulita, talde nazionalistek eta erlijiosoek norbere bidea jarraitu nahi dutenengan erakusten duten ezkortasuna kontuan izanda, suposatzekoa da norbere generoarekin gustura sentitzen ez den bati are gehiago gutxiestea. Bere buruari galderak egiteko, norbere burua ezagutzeko eta diren modukoak izanda aurkezteko beldurra dutenek, talde baten menpe izateak suposatzen dien segurtasun faltsuan babesteko joera dute; hori oinarri izanda, identitate propioa bilatzeko ausardia izan dutenen kontra azaldu eta hauetaz burlatzen dira.

Garrantzitsua da argitzea identitate sexualak ez duela zerikusirik orientazio sexualarekin: lehenengoa, pertsona batek bera irudikatzen edota berari dagokiola sentitzen duen generoaz ari den bitartean, bigarrenak, arreta deitzen edota desira pizten dion generoari egiten dio erreferentzia. Kasu bietan, hala ere, borondate ihes egiten zaio, beraz, ez da zuzena “aukera” lez hartzea. Honenbestez, banako batean eman daitezke identitate mota biak.

Nortasun terminoak erabilera zenbait ditu: