Edukira joan

Bultzi-leiotik

Wikipedia, Entziklopedia askea
Oi lur, oi lur» orritik birbideratua)
Bultzi-leiotik
Benito Lertxundiren, Amaia Urangaren eta Euskadiko Orkestraren musika-lana
Egilea(k)Benito Lertxundi, Amaia Uranga eta Euskadiko Orkestra
Ezaugarriak
Genero artistikoaherri-musika
Hizkuntzaeuskara
HitzakXabier Lizardi
Bestelako lanak
MusikagileaBenito Lertxundi
Argumentu nagusialurra

Oi lur, oi lur José María Aguirre poetak ("Xabier Lizardi"), (Zarautz, Gipuzkoa, 1896 - Tolosa, Gipuzkoa, 1933), 1929an idatzitako olerki bat da, "Bultzi-leiotik" izenarekin 1932an argitaratua, Biotz-begietan liburuan.[1] Gerora, 1974an, Oro laño mee batek albumean,[2] Benito Lertxundik (Orio, Gipuzkoa, 1942) doinua moldatu eta abesti ezagun bilakatu zuen.

Benito Lertxundi, olerkia musikatzerakoan, Wagner konpositorearen Tannhäuser operaren zati batean inspiratu zen oso modu nabarmenean. Hain zuzen, "Pilgerchor" (Pelegrinen abesbatza) eta Oberturan[erreferentzia behar].

Lizardiren leihoa. Tolosa.
"Bultzi-leiotik" (1929)[2]
"Bultzi-leiotik"
(1929)
Treneko leihotik
(egungo estandarrera hurbilduta)[1]

Oi, lur, oi, lur!

Oi, ene lur nerea!...
Oi, goiz eme,
parre gozoz ernea!...

Arto musker,

mendi, baserri zaarrak;
ale gorriz
abailduta[3] sagarrak:

oro laino

mee batek estalia,
urrez oro
eguzkiak jantzia...

Nekazari,

gizandi[4] bat iduri
soroan zut:
bejondeizula zuri!...

Zure bazter,

gurazko aberria,
doa zoro
ta (bertan ni) bultzia...[5]

Oi, ene lur,

baninduzu zerea,
zu landu, ta
zure sariz asea!...

Bainan... ezin:

beeko bear goriak[6]
narama... Agur,
soro, sagar, mendiak!...

Xabier Lizardi, 1929-Dagonila

Oi, lur, oi, lur!
Oi, ene lur nerea!...
Oi, goiz eme,
barre gozoz ernea!...

Arto musker[7],

mendi, baserri zaharrak;
ale gorriz
abailduta sagarrak:

oro laino

mehe batek estalia,
urrez oro
eguzkiak jantzia...

Nekazari,

gizandi bat iduri
soroan zut:
bejondeizula zuri!...

Zure bazter,

gurako[8] aberria,
doa zoro
ta (bertan ni) trena...

Oi, ene lur,

baninduzu zeurea,
zu landu, ta
zure sariz asea!...

Baina... ezin:

beheko behar goriak
narama... Agur,
soro, sagar, mendiak!...

Xabier Lizardi, 1929ko abuztuan.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. 1 2 «Susa / Bihotz-begietan / Xabier Lizardi» susa-literatura.eus (kontsulta data: 2026-07-11).
  2. 1 2 Aitziber. «Oi, lur, oi, lur edo Bultzi-leiotik» www.euskaltzaindia.eus (kontsulta data: 2026-07-11).
  3. «abaildu ikus 2. adiera Euskaltzaindiaren Hiztegian» www.euskaltzaindia.eus (kontsulta data: 2026-07-11).
  4. «ikus gizandi Euskaltzaindiaren Hiztegian. Ikus ematen den adibidea.» www.euskaltzaindia.eus (kontsulta data: 2026-07-11).
  5. «bultzi Euskaltzaindiaren Hiztegia» www.euskaltzaindia.eus (kontsulta data: 2026-07-11).
  6. «Ikus gori Euskaltzaindiaren Hiztegian. (Ikus 3. adiera).» www.euskaltzaindia.eus (kontsulta data: 2026-07-11).
  7. «musker, ikus 2. adiera Euskaltzaindiaren Hiztegian» www.euskaltzaindia.eus (kontsulta data: 2026-07-11).
  8. «gurako Euskaltzaindiaren Hiztegia - Bilaketa» www.euskaltzaindia.eus (kontsulta data: 2026-07-11).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]