Edukira joan

Pello Mariñelarena

Wikipedia, Entziklopedia askea
Pello Mariñelarena Imaz» orritik birbideratua)
Pello Mariñelarena
Bizitza
JaiotzaEtxarri Aranatz1963ko azaroaren 19a
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
HeriotzaParis1993ko maiatzaren 15a (29 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak

Pello Mariñelarena Imatz (Etxarri Aranatz, Nafarroa Garaia, 1963ko azaroaren 19a - Paris, Frantzia, 1993ko maiatzaren 15a) ETA erakunde armatuko kidea izan zen. Espetxean zeukatela, 1993ko maiatzaren 15ean hil zen Parisko Antoine Beclere ospitalean Fresnes espetxeko ospitaletik bertara eraman ondoren. Amnistiaren Aldeko Batzordeek salatu zuten mediku arretaren faltagatik hil zela.

Telesforo eta Benita gurasoen seme gazteena zen. Aita, lanbidez gidari, Pellok 12 urte zituela hil zen. Bestelako baliabide ekonomikorik gabe, amak Udaletxean garbitze lanak eginez atera zuen familia aurrera.

Lehen eskolak jaioterriko monjetan egin zituen. Gero Lakuntzako lanbide heziketa eskolan jardun zuen, eta Zumarragan mekanikari ikasketak egin zituen.

16 urterekin ekin zion lanari, familiako egoeraz kezkatuta. Dirua lortzeko denetatik egiten zituen: mendian perretxikoak bildu, igerilekuan lanean... Kisuskile hasi zen eraikuntza enpresa batean, eta behin ofizioa ikasita, 20 urterekin, bere kabuz hasi zen bere enpresa sortuta. Garai horretan ETAn ere hasi zen lanean.

Drogak harrapatu zuen eta horren mendekotasuna gainditzeko, Mondoñedoko (Lugo) El Patriarca desintoxikazio zentrora joan zen familiaren laguntzaz.

Zentroan lau hilabete zeramatzala, Mariñelarenarekin batera ETAko komandoan ziharduten lagunak atxilotu zituzten, eta guardia zibilak bila joan zitzaizkion, baina horretaz ohartu eta handik ihes egitea lortu zuen. Menditik ihes egin zuen, eta handik bi hilabetetara pasatu zen Iparraldera.

Espetxealdia eta heriotza

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1990eko azaroaren 30ean Bretainian atxilotu zuten. Parisko La Santé espetxean sartu zuten. Kartzelan bi urte eta erdi zeramatzala, gaizki sentitzen hasi zen. HIES diagnostikatu zioten. Arreta mediko egokirik gabe eta kartzelako osasun baldintza penagarrietan, hilabete batera hil zen 1993ko maiatzaren 15ean hil zen Parisko Antoine Beclere Ospitalean Fresnesko Ospitaletik bertara eraman ondoren.

Idatziak eta margolanak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ihesean, klandestinitatean bizitzera behartuta, pinturan eta poesian zaletu zen. Gero espetxean jarraitu zuen idazten eta margotzen. Ehun koadro baino gehiago egingo zituen. Amnistiaren Aldeko Batzordeek idatzi eta margo lan horietako hainbat bildu eta liburu baten argitaratu zituen 1993an.[1]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Pello Mariñelarena», LiteraturaKoadernoak.org.

Kanpo loturak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

∗ Jose Maria Arakama Imatz eta Felix Alzelai Iriarte: «Pello Mariñelarena, demokraziak eraila», Guaixe, 2008-05-16. ∗ «Pello Mariñelarena gogoan izan zuten», Guaixe, 2008-05-20. ∗ «Pello Mariñelarena, 1993», literaturakoadernoak.org.