Piñal

Wikipedia, Entziklopedia askea

Piñal arma historikoko tiro kirol modalitatea da, atzekargakoa edo metal-zorrokoa. 1890 urte aurreko pistolak edo errebolberrak erabiltzen dira, eta bala-zorroak polbora beltzez bete behar dira. Banakako modalitatea da. .22 kalibrea ezin da erabili.

Bi azpimodalitate ditu:

  • Piñal 1 edo Piñal pistola: Kirolariak 20 tiro egin behar ditu 40 minutotan, 25 metrotara dauden bi itutan, zutik eta pistola batekin. Gehienez 200 puntu lortu ahal dira.
  • Piñal 2 edo Piñal errebolberra: Kirolariak 20 tiro egin behar ditu 40 minutotan, 25 metrotara dauden bi itutan, zutik eta errebolber batekin. Gehienez 200 puntu lortu ahal dira.