Portuak
Portuak Oihana Arana idazle eta bertsolariaren eleberria da. 2020an argitaratu zuen Gaumin argitaletxeak. Azaleko irudia, aldiz, Malen Amenabar diseinatzaileak egin zuen.[1] Eleberria Fernando Morilloren proposamenez idatzi zuen Aranak. Nerabeei dago zuzenduta eta harremanen inguruan mintzo da lan hau.[2]
Sinopsia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Noiz uzten diogu haur izateari? Noiz egiten gara heldu? Nerabetasunaren galdera ikur handiei erantzun txikiak ematera dator Ilargiren nerabezaroaren argazki panoramikoa den “Portuak” eleberria. Garai lurrikaratsu horretan, gorputzarekin, lagunekin, etxekoekin, heriotzarekin… izandako harremana kontatzen du etorkizuneko Ilargik, aitona Matiasek herentzian utzitako portuekiko obsesioa ardatz.
Istorioan zehar, protagonista bereziki arduratuko da ingurukoen (familiakoen, lagunen…) zaintzaz, eta horretan dabilela, hautsi beharreko hainbat estereotiporekin egingo du topo. Nerabe izatetik heldu izaterako muga igarotzen lagunduko dion pausoa izango da horiei aurre egitea.
Pixkanaka pasatuko da Ilargi itsaso zabalean noraezean ibiltzetik, portuan amarratuta egotera. Agian ideia hobea zen itsaso zabalean noraezean jarraitzea. Batek daki![1]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b «Portuak» Gaumin sormen-etxea (Noiz kontsultatua: 2024-06-16).
- ↑ «Harremanei buruzko nerabeentzako eleberria - Eskoriatza» Goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2024-06-16).