Edukira joan

Puntapax (iltzea)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Puntapax (iltzea)
iltzea

Puntapaxa iltze txiki bat da, 3 edo 4 cm luze ohikoan, eta gorputzaren luzea zuzena eta estua duena (2 mm baino gutxixeago ohikoan), punta zorrotza amaieran bakarrik estutzen delarik.[1] Altzairuzko burdina-haritik ekoizten dira.[2] Euskarazko izena Pointe de Paris frantsesezko terminotik dator, Parisko punta alegia, aldaera batzuekin (puntapais, puntapaitz, parispunta).[3] Kalea ere badu terminoak Usurbilen (Gipuzkoa).[4]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Goñi, Maite. (2016-02-16). puntapax | Gaurko hitza. (Noiz kontsultatua: 2024-09-18).
  2. (Frantsesez) «Pointe de paris: Tête plate & Tête Homme | SICOTREM GRILLAGE» SICOTREM (Noiz kontsultatua: 2024-09-18).
  3. «puntapax - OEH - Orotariko Euskal Hiztegia» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2024-09-18).
  4. Lertxundi, Anjel. (2016-02-14). «Laseferra» Berria (Noiz kontsultatua: 2024-09-18).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]