Rabel

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Rabel bat

Rabela antzinako hari-instrumentua da, XIII-XVIII. mendeetan erabili zena. Zenbaiten ustez, biolinaren aitzindaria izan zen. Goitik behera ebakitako udare luze baten itxura zuen, eta hiru harikoa izaten zen gehienetan. Neurri desberdinak zituen, eta, haien arabera, soprano, kontralto, tenor edo baxu izan zitekeen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Rabel Aldatu lotura Wikidatan