Ramón Valdés

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ramón Valdés
Bizitza
Jarduerak

Ramón Esteban Gómez Valdés y Castillo (Mexiko Hiria, 1924ko irailaren 2aMexiko Hiria, 1988ko abuztuaren 9a), Ramón Valdés izenaz bakarrik ezaguna, aktore eta komediante mexikarra izan zen. Bere lanik ezagunena Don Ramónen pertsonaia da, El Chavo del 8 (1973) telesailean. Komediante mexikar onenetakotzat hartu dute.[1]

Mexiko Hirian jaio zen, eta familia pobre eta ugari batean hazi zen. 1949an hasi zen aktore lanetan, Calabacitas tiernas filmean. Film horretan, Germán Valdés anaia zaharrenarekin batera agertu zen, «Tin Tan» izenarekin ezaguna. Hari esker, Ramon arte-munduan interesatu zen, eta bere ibilbideari ekin zion Germanen eskutik; izan ere, Germánek paper txikiak edo apartekoak lortzen lagundu zion Mexikoko zinemaren Urrezko Aroan egindako zenbait filmetan. Biek izan zituzten, gainera, beste bi anai-arreba, aktuazioan eta komedian jardun zutenak, Manuel «El Loco Valdés» eta Antonio «El Agua Valdés».

1968an Roberto Gómez Bolaños ezagutu zuen, eta harekin hasi zen lanean Los supergenios de la mesa cuadrada (1968), Chespirito (1970) eta El Chapulín Colorado (1973) bezalako programetan. Hala ere, El Chavo del 8 (1971) produkzioan irabazi zuen Valdések nazioarteko ospea, nahiz eta 1979an utzi zuen proiektua. 1981ean itzulera labur bat egin zuen. Azken urtea izan zen Bolañosekin batera lan egin zuena. 1982an, Venezuelako Federrico telesaileko protagonista izan zen Carlos Villagránekin, eta sei urte geroago berriro ere berarekin lan egin zuen ¡A qué Kiko! (1987) telesailean. Biak Chavo del 8n inspiratutako eratorria izan ziren arren, bi produkzioetako bakar batek ere ez zuen jaso Bolañosekin batera izandakoaren ospea. Gaixotasun batzuk izan ondoren, 1988an hil zen 63 urte zituela.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]