SOAP (Symbolic Optimal Assembly Program)

Wikipedia, Entziklopedia askea
SOAP II Kodetze-formatua, 1957

SOAP (Symbolic Optimal Assembly Program, Programa mihiztatzaile sinboliko optimoa) programa datuak prozesatzeko IBM 650 danbor magnetikoko konputagailuetarako mihiztatadura-lengoaia izan zen, 1954an erabili zen lehen aldiz ordenagailu aitzindari haietan. Stan Poleyk garatu zuen IBM Thomas J. Watson Research Center-en. SOAPi "ptimo" deitzen zitzaion, biltegiratze-danborrean sortutako aginduak biltegiratzen saiatzen zelako, instrukzio batetik hurrengora iristeko denbora ahalik eta txikiena izan dadin. SOAP urrats anitzeko mihiztatzailea da, hau da, behin baino gehiagotan prozesatzen du iturburu-programa objektu-programa sortzeko.

SOAPen lehen bertsioa SOAP IIk gainditu zuen 1957an, eta hardwarearen ezaugarri gehigarriak babesten zituen, hala nola indize-erregistroak eta nukleo magnetikoaren memoria; gero, SOAP IIA 1958an, SOAP 2L, SOAP 2L Tape, SOAP 4000 eta SOAP 42 1961ean. 1957an SOAP erabili zen FOR TRANSIT konpilatzailearen euskarri gisa.

Donald Knuth-ek SOAP III izeneko bertsio independenteak ekoitzi zituen 1958an, eta SUPERSOAP, 1959an, Case Institute of Technology-n. Orain, Cleveland-eko (Ohio) Case Western Reservve University unibertsitatean dago.[1] AEBko Estandarren Bulego Nazionalak, Herbert Howe-ren zuzendaritzapean, SOAP bertsio bat ere idatzi zuen, ISOPAR izenekoa, eta optimizazioa nabarmen hobetu zuela esan zuen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «SOAP III» Online Historical Encyclopaedia of Programming Languages.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]