Edukira joan

Sanmigelbizkar

Koordenatuak: 42°45′N 1°24′W / 42.75°N 1.4°W / 42.75; -1.4
Wikipedia, Entziklopedia askea
Sanmigelbizkar
Datu orokorrak
Garaiera832
Motamendi
Geografia
Map
Koordenatuak42°45′N 1°24′W / 42.75°N 1.4°W / 42.75; -1.4
Herrialdea Euskal Herria
Foru erkidego Nafarroa Garaia

Sanmigelbizkar, Nafarroa probintzian topa dezakegun euskal mendia da. Itzaga inguratzen duen mendi zerrenda apal horretako tontorretako bat da Sanmigelbizkar, Iriso herriaren gainean. Ingurunea itxuraz lehorra izanagatik, landaretza oparoak menderatzen du mendi osoa. Tontorra bera haritz eta ezpelez osatutako basoak estaltzen du eta ez dago besterik ikusterik. Landaretza horrek berak estu hartzen ditu tontorraren inguruko bidezidorrak eta arretaz ibili beharra dago arrastoa ez galtzeko. Igoera errazena hegoaldeko isurialdean dagoen Iriso herritik abiatzen da, pista nabarmen batean gora. Erpin geodesiko batek markatzen du tontorra.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sanmigelbizkar, http://www.euskal-herria.org/.