Edukira joan

Segurtasun uhal

Wikipedia, Entziklopedia askea
Segurtasun-uhal» orritik birbideratua)
Segurtasun uhala lotzen.

Segurtasun uhala edo segurtasun-uhala ibilgailuen segurtasunerako gailu bat da, gidaria eta bidaiari bakoitza lotzeko sistema bat. Ibilgailuaren barrualdean ezartzen diren hainbat itxigailuk, estutzeko gailuk eta finkatzeko piezak osatzen dute.[1] Gidaria eta bidaiaria babesten ditu, trafiko istripuetan edo bat-batean gelditzean sortutako mugimendu kaltegarrietatik. Segurtasun uhalak zirkulazio istripu batean hiltzeko edo lesio larriak eragiteko probabilitatea murrizten du, hiru eragin hauek dituelako: batetik, ibilgailuaren barruko objektuen kontra jotzea dakarten albo inpaktuen indarra gutxitzen du; bestetik, gidaria eta bidaiariak beren lekuan kokatuta mantentzen ditu, airbaga ahalik eta eraginkorrena izan dadin (ibilgailuak airbaga baldin badu); eta, azkenik, istripu batean gidaria eta bidaiariak ibilgailutik kanporatzea saihesten du.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «segurtasun-uhal», Zirkulazio Hiztegia (2019), Euskalterm.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]