Single (musika)
Itxura
(«Single» orritik birbideratua)
Single[1] bat (ingelesez ere single; "bakarra") abesti bat edo abesti pare bat dituen disko motza da, LP edo EP bat baino luzera askoz murritzagokoa.[2][3] Abesti hau artista jakinaren diskografian modu independentean aurki daiteke edo, kontrara, artistaren album jakin bateko abesti bat izatea (azkeneko hau da arruntena).[4][5] Gaur egungo testuinguruan, singleak promozio-helburuarekin kaleratzen dira, bai fisikoki, baina, azken urteotan, digitalki, bai eta irrati-formatuetan ere.[6] iTunes Dendaren arabera, single bat, gehienez, hiru abestiz osaturik egon daiteke; betiere, abesti bakoitzak hamar minutu baino gutxiago luzeera badu.[7] Bertatik aurrera EP bat kontsideratuko da iTunes Dendaren begietan (eta, sei abestitik aurrera, LP).[7]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «single - Elhuyar hiztegiak» hiztegiak.elhuyar.eus (Noiz kontsultatua: 2020-08-10).
- ↑ «Beatles Singles Discography» udel.edu (Noiz kontsultatua: 2020-08-10).
- ↑ (Gaztelaniaz) «¿Cuáles son las diferencias entre un Single, un EP y un Álbum?» www.vice.com (Noiz kontsultatua: 2020-08-10).
- ↑ (Ingelesez) «365 - Single by Zedd & Katy Perry» Apple Music (Noiz kontsultatua: 2020-08-10).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Aquí está "365" de Zedd y Katy Perry, con su definición del amor por San Valentín» CADENA 100 2019-02-14 (Noiz kontsultatua: 2020-08-10).
- ↑ (Ingelesez) «Lady Gaga to release fourth single, 'Hair,' a week before Born This Way's release: Still anxious for the full album?» EW.com (Noiz kontsultatua: 2020-08-10).
- ↑ a b (Ingelesez) «iTunes Single & EP definitions» EmuBands (Noiz kontsultatua: 2020-08-10).