Edukira joan

Super-8

Wikipedia, Entziklopedia askea
Super-8 kartutxoa, Kodachrome II A, merkaturatutako lehen emultsioa.

Super-8, bere izendapenak adierazten duen bezala 8 mm zabalerako filma erabiltzen duen zinema film formatua da. Doble 8 formatuaren bilakaera da, zabalera bedineko filmarekin, baina irudi eremua eta izkinako zuloen banaketa ezberdinarekin.

Etxeetan erabiltzeko sortua izan zen, halere zinezale apalek nahiz zinemagile hasiberriek erabili eta maila bikaina izatera ailegatu zen. Zinta magnetikoetako irudi erregistroen sistema berrien iritsiarekin, alegia bideoa deritzona, formatu honen gainbehera hasi zen. Baina gaur egun nolabaiteko pizkunde bat bizi du, batez ere laburmetrai egile eta bideo artistek bideotik ezberdina den estetika bat lortzeko asmoz erabiltzen baidute.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]