Superfluido
Superfluidoa edo fluido perfektua erabateko likatasun ezak bereizten duen materiaren egoera bat da, eta, zirkuitu itxi batean, etengabe isuriko litzake marruskadurarik gabe.
1937an aurkitu zuten Piotr Kapitsa, John F. Allen eta Don Misenerrek, eta, bere azterketa, hidrodinamika kuantikoa deitua izan zen.
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Oso tenperatura txikietan gertatzen den fenomeno fisiko bat da, zero absolututik gertu, aktibitate oro erabat gelditzen den muga. Arazoetako bat, ia elementu guztiak, tenperatura horretan izoztu egiten dela da. Baina badago salbuespen bat: helioa. Helioaren bi isotopo egonkor existitzen dira: helio 4a, oso arrunta dena, eta helio 3a, arraroagoa, eta tritioaren beta desintegrazioan sortzen dena, zentral nuklearretan. Ilargiaren lurrazalean ere badago, haraino, eguzki haizeak eramana.
Bi isotopoek, oso modu ezberdinetan jokatzen dute, bi estatistika kuantikoen efektuak, Fermi-Diracen estatistika, espin erdi-osoko partikulek jarraitzen dutena, eta Bose-Einsteinen estatistika, espin osoko partikulek jarraitzen dutena ikuskatzeko balio duena.
Superfluidoaren ezaugarri bat, objektu solido edo azalera ez porotsu oro zeharka dezaketela da, duten kulunkatze ahalmen handiagatik, Albert Einsteinen Fisika kuantikoaren argudioak frogatzen dituen ezaugarria.