Sustraiak (abesbatza)
Begoñako Sustraiak abesbatza
| ||
---|---|---|
Datuak | ||
Jatorria | Garaizarko Lagunak abesbatza (1987) | |
Egoitza | Begoña | |
Zuzendaria | Itziar López Arberas | |
Ahotsak | ahots zuriak | |
Taldekideak | 20 | |
Urteak | 2007 - ... | |
Fundatzailea | José Luis Etxebarria Goiri "Txelu" | |
Webgunea | Sustraiak abesbatza |
Begoñako Sustraiak edo Sustraiak abesbatza 20 emakumez osatutako Begoñako abesbatza da, Bilbokoa.[1][2][3]
2007an sortu zen; ahots zuriz osatua dago. Euskal musikagileekiko leialtasuna da abesbatzaren interes nagusia, eta, 2014tik, musika-ildo berean jarraitzen dute Itziar López Arberasen zuzendaritzapean.[1][4]
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]José Luis Etxebarria Goiri-k ("Txelu") 1987ko martxoan sortu zuen Garaizarko Lagunak abesbatza. Gaur egungo Jesus Galindez kaleko 10-12 zenbakietako etxabean entseatzen zuten. Gerora frontoiko gela huts batean jarraituko zuten. 1989an neska adiskide eta ezagunekin izen bereko emakume-abesbatza ere eratu zuten.
1992an koru biek izena aldatzen dute eta Garaizarko Mahatsorriak hasten da. Izen horrekin federatu egin zen B.A.E.n (Bizkaiko Abesbatzen Elkartea).
2010eko Santa Zezilia eguna ospatzeko eta Jose Luis Etxebarria Goiri “Txelu” omentzeko Garaizarko Mahatsorriak eta Begoñako Sustraiak abesbatzek kontzertu bat eman zuten elkarrekin.
Betidanik landu dituzte euskal folkloreko abestiak eta Bilboko kantu klasikoak.
Ohiko jarduerak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtean zehar hainbat jardueratan parte hartzen dute. Kaleko animazioan, auzoko jaietan, ospakizunetan, Begoñako astea koralean, Bizkaiko udaberriko emanaldietan etabarretan jarduten dute.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b «Gabonetako Abesbatza-kontzertua 2024» Kultura Barrutik (Noiz kontsultatua: 2024-12-05).
- ↑ (Ingelesez) «Begoña eta bere mahatsorriak argazki-bilduma.» Google Workspace Updates (Garaizarko mahatsorriak abesbatza) (Noiz kontsultatua: 2024-12-05).
- ↑ (Gaztelaniaz) Acereda, Itziar. (2024-12-02). «Kultur Gabonak programa Bilboko auzoetan zehar zabalduko da» Deia (Noiz kontsultatua: 2024-12-05).
- ↑ BEGOÑAKO SUSTRAIAK - Gabonetako abesbatza – kontzertuak 2023. Bilboko udala - Kultura Barrutik.[Betiko hautsitako esteka]
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Begoñako Sustraiak Abesbatza Facebook sare soziala.
- Garaizarko Mahatsorriak abesbatza
- (Gaztelaniaz) BAE (Bizkaiko Abesbatzen Elkartea)
- Begoña eta bere mahatsorriak argazki-bilduma.