Takigrafia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gure Aita otoitza XIX. mendeko zenbait takigrafia sistematan kopiatuta.
Estenografia sisteman idazteko idatz-makina bat.

Estenografia edo takigrafia idazkera azkarra, laburra eta zehatza bilatzen den sistema da. Hitzaldi bat entzuten den abiadura berean transkribatzeko aukera ematen duen idazteko sistema azkarra da. Horretarako, marra laburrak, laburdurak, karaktere bereziak eta beste trikimailu grafikoak erabiltzen dira hizkiak, hitzak eta baita esaldiak denbora laburrean irudikatzeko.