Eztabaida:Lur laua (zuzenbidea)

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Kaixo: Lur Edegiko herrien izenak horrela aipatzea nahiko erdarakada dela iruditzen zait. Balmasedako hiribildua Villa de Balmasedaren itzulpen kalkoa da, gaur egun euskaraz txartzat hartzen den aldaera. Zerrendan herrien izenak jarri beharko lirateke solik (Balmaseda, Bermeo, Durango...), hori baita herriak izendatzeko euskarazko era jatorra. Azken batean, Balmasedako hiribildua esan edo Balmaseda esan gauza berari buruz ari gara: noski, lehenengo kasuan handiusteko joera agertzen dugu, ezer esan nahi ez duen hitz arrunta dena esaten duen izen bereziaren ondoan jarrita.

Xabier komentatu hemen

Lur Edegia / Lur Laua[aldatu iturburu kodea]

Foru-Zuzenbide Zibilari buruzko legean Lur Laua dago. Nondik atera da Lur Edegia? Gauza ezberdinak dira? --Unai (esaidank) 15:24, 11 Ekaina 2008 (UTC)

Lur Edegia terminoa Bizkaiko Foru Aldundiak lur horientzat euren webgunean erabiltzen duena. Orain ez dut gogoratzen non, baina beigratzen egon eta hala aurkitu nuen. -Theklan · eztEztabaida · @ E-maila 15:31, 11 Ekaina 2008 (UTC)
Hemen duzue http://www.hiru.com/artea/artea_euskal_herrian/31 Bizkaiari dagokionez, idatzi gabeko ohiturazko arauen berri dago, Bizkaiko lurralde guztietan: Lur edegian, Enkarterrin eta Durangaldean. Drpolilla 15:49, 11 Ekaina 2008 (UTC)

Bada, horren arabera, Lur Edegia, Enkarterria eta Durangaldea ezberdinak dira, eta gure artikuluan Balmaseda eta Durango Lur Edegian barna daude. Gazteleraz zer da, Tierra Llana? --Unai (esaidank) 16:42, 11 Ekaina 2008 (UTC)

Bai, horren pareko izango litzateke. Hala ere Bizkaiko Foru Aldundiko webgunean bilaketa egin dut eta "Lur Laua"k emaitzak ematen dituen bitartean "Lur Edegia"k ez du ematen (Edegia jarrita bakarrik bai). Euskaltermek ere berdina esaten du. Beraz... aldatu beharko da! -Theklan · eztEztabaida · @ E-maila 18:13, 11 Ekaina 2008 (UTC)

Bilbo udalerria[aldatu iturburu kodea]

Dagokionari, agur eta erdi: Mapan Bilbo agertzen da, hiribildu, grisez; baina esango nuke gaur egungo udalerria dela, alegia, Abando, begoña, Deustua barne. Esango bnuke horiek historikoki "Lura laua" delako elizateak izan direla. Pentsatzen dut ez dela erraza izango udalerri historiko horiek bereizten dituen mapa aurkitzea, baina horrela nahasterik ez ote duen sortzen... Eskerrik asko. Xabier.