Tangorri
Tangorri | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 845 |
Mota | mendi |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°48′07″N 1°32′17″W / 42.802°N 1.538°W |
Herrialdea | Euskal Herria |
Foru erkidego | Nafarroa Garaia |
Tangorri, Nafarroa probintzian topa dezakegun euskal mendia da. Aranguren aldeko bailara inguratzen duen mendi zerrendako bat da Tangorri, eta beste inguruko asko bezala pinudiaren mendean gelditu da. Ez dauka tontor nabarmenik; gainaldea IM-HE zentzuan luzatzen de bizkar luze batek osatzen du. Bizkar hori harrizko pista zabal batek erdibitzen du, pinudia ebakiz, eta pista hori bera da Ardanatz herritik abiatu eta mendia goraino igotzen duena. Ez dago beraz galtzerik. Gainaldea gora-behera gutxikoa izanik ordea, ez da erraz atzematen punturik altuena zein den. Bazen lehen buzoi bat bide bazterrean, tontorra seinalatzen zuena, baina gaur egun (2007-5-21) ez dago halakorik (andamioz altxatako ehiza postu bat dago bere lekuan). Bista askorik ere ez da, pinuz inguratuta baitago.