Edukira joan

Telebista-saio

Wikipedia, Entziklopedia askea
Telebista saio» orritik birbideratua)
Zuzeneko telebista-saioa eta kamerak.

Telebista-programa edo telebista-saioa telebistaren bidez ematen den aldizkako emanaldia da, goiburu edo izenburu batez ezagutzen dena. Telebista kateek euren programazioa ordu blokeka antolatzen dute, eta horiek dira telebista-saioak. Besteak beste, entretenitzeko edo informatzeko izaten dira saioak.[1]

Kontzeptuaren beste erabilera bat, berriz, terminologia mediatikoan bertan erabiltzen dena da. Hedabideetako profesionalek hitz hori erabiltzen dute informazioa, kirola eta fikzioa ez den edukia deskribatzeko. Adiera horren arabera, telesail bat, film bat, futbol-partida bat edo albistegi bat ez litzateke programa bat izango, eta termino hori gainerako programazio-lerroetarako gordeko litzateke (lehiaketak, magazinak, telerrealitateak, Late-night-ak, etab). Bereizketa hori kate gehienek euren ekoizpen eremuak eta bestelako telebista iturriak antolatzeko duten moduaren araberakoa da.[2]

Telebista-saioak generoz sailkatu daitezke:

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Ken Basin. The Business of Television. 320 pag. ISBN 0815368666, ISBN 978-0815368663
  2. Bob Levy. Television Development: How Hollywood Creates New TV Series. 312 pag. ISBN 1138584231, ISBN 978-1138584235

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Telebista Artikulu hau telebistari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.