Terexa Desqueyroux
Terexa Desqueyroux | |
---|---|
Datuak | |
Idazlea | François Mauriac |
Argitaratze-data | 1927 |
Generoa | Eleberria |
Jatorrizko izenburua | Thérèse Desqueyroux |
Hizkuntza | frantsesa |
Argitaletxea | Éditions Grasset |
Herrialdea | Frantzia |
Euskaraz | |
Izenburua | Terexa Desqueyroux |
Itzultzailea | Xipri Arbelbide |
Argitaratze-data | 1989 |
Orrialdeak | 137 |
ISBN | 84-7529-738-2 |
Terexa Desqueyroux (jatorrizko frantsesez Thérèse Desqueyroux) François Mauriac idazle frantziarraren eleberria da. 1927an argitaratu zen
Argumentua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Terexa epaitu dute bere senarra pozoitzen saiatu izanagatik. Nahiz eta bere aurkako frogak nabarmenak izan, errugabetu egin dute, senarrak ere bere aldeko testigantza eman zuelako. Etxerako bidaian bere buruari buruz hausnartzen du, eta, bereziki, bere senarra hiltzen saiatzearen zergatiei buruz. Terexak uste du bere senarra uztea erraza izango dela epaiketa amaituta, baina senarrak, ordea, bere familiaren etxe batean ixten du, eta batzutan bakarrik agertzen dira elkarrekin, esamesak saihestearren. Hori onartu ezean, gartzelara bidaliko du. Alaba ere kentzen dio eta bere amaren ardurapean uzten du. Terexak tabako eta ardoaz bakarrik bizi da eta ez da ohetik altxatzen. Senarrak bere itxura negargarria ikustean, Terexarekin bizitzera itzultzen da, berari suspertzen laguntzeko. Gero Terexa Parisen bizitzea onartzen du. Izan ere, dirua emango dio hilero, baina ez da egongo ez banantze ofizialik ez dibortiorik.
Pertsonaiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Terexa (Thérèse) Desqueyroux: protagonista.
- Benat (Bernard) Desqueyroux: Terexaren senarra.
- Jerome Larroque: Terexaren aita. Benaten alde egoten da une guztietan.
- Ana (Anne) de la Trave: Benaten arrebaordea eta Terexaren laguna.
- Manex (Jean) Azevedo: Ana berataz maiteminduta dago. Terexak familiari laguntzen dio Azevedok Anarekikoa bukatzeko. Geroago, Terexa maitemintzen da berataz.
- Maddi (Marie): Terexaren alaba. Benatek bere amaren ardurapean uzten du, Terexari kenduta.