Tiaa
Tiaa | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | ? |
Heriotza | Tebas, ? ( urte) |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Amenofis II.a |
Seme-alabak | ikusi
|
Leinua | Egiptoko XVIII. dinastia |
Jarduerak |
Tiaa Dama, Amenofis II.a faraoiaren bigarren emazteetako bat zen (K.a. 1425 aldean) "Errege Apaindura" titulua zeramana. Oso gutxi jakin da emakume honi buruz. Dirudienez, bere jatorria umila zen, baita gortean zuen papera ere, honek, Amenofis II.arekin izan zuen semeak, Tutmosis IV.ak, noizbait tronura igotzeko itxaropen askorik ez izatea eragin zuelarik.
Tutmosis IV.a tronura igo zenean, honek, bere ama Tiaa "Erregearen Ama" eta zendutako Amenofis II.a faraoiaren "Errege emazte Handia" mailetara igo zuen. Honen ondoren, bere arrastoa historian galtzen da. Oso litekeena da Tiaa bere seme Tutmosis IV.aren erregealdiaren amaieran edo bere biloba Amenofis III.aren erregealdiaren hasieran hil izana, baina ez dago jakiterik bere lurperaketa tokia zein izan zen, Erregeen Haraneko KV32 hilobian bere izena aurkitu den arren.
Artikulu hau biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |