Time-Lapse
Jump to navigation
Jump to search
Time-LapseALMAn
Time-lapse bideo sekuentzia baten abiadura azkartzean lortzen den teknika bat da, non gauzak benetan baino agudoago mugitzen ikusten ahal diren.
Gauzatze edo errealizazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Teknika ezberdinak erabil daitezke emaitza lortzerako orduan. Hauen artean arruntenak bi hauek dira:
- Bideo sekuentzia bat grabatu, eta ondoren editatuz bere abiadura bizkortu.
- Argazki ezberdinak egin denbora-tarteak hartuta hauen artean. Ondoren edizio software batekin argazki hauek lotuz, Time-Lapse efektua lortu daiteke, eta denbora luzean gertatu dena denbora tarte txikiagoan azaldu.
Erabilpena[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Erabilpen ezberdinak ematen zaizkio teknika honi, hauen artean:
- Arestian aipatutakoa da erabiliena: denbora luzea daramaten prozesu edo gertaerak laburtzeko. Adibidez bideo honetan zuhaitz baten lau hilabetetako hazkundea erakusten da 15 segundotan. Adibide horretan argazki bana egin zen egunero 4 hilabeteetan. beste honetan hiri baten denboraren igaroa ikusten da.
- Film edo telesail batzuetan pertsonaia benetako denboran agertzen den bitartean ingurukoa askoz azkarrago mugitzen denean.
- Argazki kamera batekin bideoa sortzeko orduan.
Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
![]() |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Time-Lapse ![]() |