Edukira joan

Tindalizazio

Wikipedia, Entziklopedia askea

Tindalizazioa esterilizazio mota bat da, aldizkako beroketan oinarritzen dena. Esterilizatu nahi den produktua tenperatura altuekin tratatzen da (60º-100 °C-tan 30 minututan; irakin uretan sartu ohi da), eta beroketa horren ondoren inguruko tenperaturan uzten da 24 ordutan. Gero, prozesua errepikatzen da berriz. Bukatzeko, hirugarren tratamendu termikoa ezartzen zaio produktuari.

Esterilizazio zatikatu hau John Tyndall zientzialari irlandarrak asmatu zuen 1887an.

Teknika honek zelula begetatiboak ez ezik, endosporak ere suntsitzen ditu. Lehenengo tratamendu termikoak esporulazioa eragiten du, eta 24 orduko atsedenaldiak esporen ernatzea eragiten du (hots, esporak zelula begetatibo bihurtzea). Bigarren tratamendu termikoak zelula begetatibo horiek deuseztatzen ditu. Prozesua errepikatzen da, bigarren ernatze bat eragiteko (badaezpadako neurria izaten da hau, lehenengo tratamenduaren ondoren endospora batzuk hozitu gabe gera baitaitezke). Hirugarren tratamendu termikoak bigarren ernatze horren ondorioz sortutako zelulak apurtzen ditu.

Tindalizazioa esterilizatu behar den produktuak 100º C baino tenperatura altuagorik onartzen ez duenean erabiltzen da. Autoklabearen bidezko esterilizazio klasikoaren aldean (121º C, 20 minututan), baina, askoz motelagoa da, prozesuak hiru egun irauten duelako.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]