Tintinnabulum

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Merkurioren errepresentazioz brontzezko zakila ugarizko Tintinnabulum. Ponpeia. Museo archeologico nazionale di Napoli.
Lehoi itxurazko tintinnabulum (I. mendea, British Museum).

Tintinnabulum edo tintinabulo (batzutan ere tintinnum[1]) txilin edo txilin multzo bat, haizeak mugitzeko prestatuta, sarritan zakil itxuraz. Zakil magiko hauek begizkoaz babesteko eta etxekoei zorte ona erakartzeko.

Erabilera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tintinnabulumek erabilera erlijiosoa zuten; hori ikus daiteke esaterako Jupiter (Iuppiter Tonans) jainkoaren tenpluetan non ohikoak ziren horrelako zintzilikarioak. ".[2] Txilin hauek lorategietan, etxeen sarreretan, tabernetan, dendetan jartzen ziren baita ere, beti haizea mugitzen zen tokietan. Erromatarren ustez, haien soinuek espiritu gaiztoak uxatzen zituzten. Urteen poderioz, Eliza Katolikoak ideia berak erabiliko zituen horretako ezkilak, kandelak eta paperak erabiliz.[3]

Etxeko animalien lepoetan ere ohikoak ziren baina kasu hauetan, babesarekin batera, soinuen bidez abereak bilatzeko sistema izan zezakeen, egungo zintzarrien arabera. .[4]


Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Sex or symbol: erotic images of Greece and Rome. Catherine Johns, The British Museum Press (1982) ISBN 0-7141-8042-4.
  • Eros in Pompeii: the erotic art collection of the Museum of Naples. Michael Grant, Antonia Mulas, Museo nazionale di Napoli (1997).
  • Experiencing Rome: culture, identity and power in the Roman Empire. Janet Huskinson, Routledge, (2000) 171.or.
  • Herculaneum, Italy's buried treasure. Joseph Jay Deiss (1989) 38.or.
  • The Roman cultural revolution. Thomas N. Habinek, Alessandro Schiesaro (1997) 171.or.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Galiako IV. mendeko latinez; J. N. Adams, The Regional Diversification of Latin, 200 BC–AD 600 (Cambridge University Press, 2007), 321.or.
  2. Duncan Fishwick, Imperial Cult in the Latin West (Brill, 1990), II. liburukia, 505.or.
  3. Bronze phallic wind chime (tintinabulum), British Museum.
  4. Adams, Regional Diversification, 321. or.