Txantiloi:2007-08 Nabarmendutakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea

Erradiazio elektromagnetikoa edo Elektromagnetismoa espazioan zehar hedatzen den eta osagai elektriko eta magnetikoak dituen uhina dugu. Osagai elektriko eta magnetiko hauek elkarren perpendikularrak dira. Era berean, osagai hauek hedapen-norabidearekiko perpendikularra den planoan oszilatzen dute.

Erradiazio elektromagnetikoak, hedatzen den perturbazioa den neurrian, mateariarekin elkarrekintza izan dezaketen momentu eta energia garraiatzen ditu.

Uhin mekanikoak ez bezala, uhin elektromagnetikoak ingururen materialetan zein hutsean hedatu daitezke. Hau dela eta, XIX. mendean eter izeneko substantzia detektaezin bat existitzen zela jo zen, zeinetik uhin elektromagnetikoak hedatzen ziren.