Txantiloi:2008-24 Nabarmendutakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Guggenheim Bilbao Museoaren inguruak
Guggenheim Bilbao Museoaren inguruak

Bilboren berritzea, Bilbok 1980ko hamarkadatik aurrera eramandako berrikuntza prozesuari deritzo. Bilbo XIX. mendetik aurrera Euskal Herriko gune industrialik garatuena izan zen, eta Espainia guztian ezaguna industria horregatik. Altzairugintzarekin loturiko hainbat enpresa erraldoiek lana eta onura ekarri zizkioten hiriari. Industrien tximinia eta kearen iluntasun eta zikinkeria hiriaren itxurarekin bat egin zuten, bertako eta kanpoko biztanleentzat.

1970eko hamarkadako krisialdi ekonomikoak gogor eragin zion Bilbo eta honen inguruko industriari. Enpresa askok porrot egin zuten, pertsona asko lanik gabe utziz, gune industrialak abandonaturik geratu zirelarik. Horrekin batera, kutsadura, eta Bilboko itsasadarraren egoera gero eta okerragoa zen.