Txantiloi:2012-10 Nabarmendutakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea

Heriotza mugako esperientziak (HME era laburtuan; ingelesez NDE, “Near-Death Experience”) hainbat pertsonak - heriotza klinikoan egon direnak - azaldutako testigantzak dira, egoera kliniko horretan izandako pertzepzioei buruzkoak.

Medikuntza arloko aurrerapenek -besteak beste, suspertze kardiakoaren eremuan- heriotza klinikoan egon direnen berpiztea ahalbidetu dute, HMEen testigantzak areagotu duena. Ikerlari batzuen ustez heriotza klinikoan egon direnen % 10 eta % 20 ingurukoek halako esperientziak gogoratzen dituzte.