Txantiloi:2012-17 Nabarmendutakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea

Estatistika fenomeno aldakor eta ziurgabeei buruzko datu-multzoak bildu, sailkatu, irudikatu, laburtu eta aztertu egiten dituen metodo eta prozeduren multzoa da, horien baitan dauden erregulartasunak eta erlazioak hauteman, horietarako ereduak eratu, aurresanak egin, konklusio zehatzak eman eta erabaki egokiak hartzearren. Labur, estatistikaren helburua jasotako datuetatik informazio baliagarria eskuratzeko teknikak garatu eta aplikatzea da.