Txantiloi:2014-31 Nabarmendutakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea

Nostradamus, jaiotzez Michel de Nôtre-Dame edo Miquèl de Nostradama okzitanieraz, (1503ko abenduaren 14a - 1566ko uztailaren 2a) munduko profezia iragarle ospetsuenetarikoa da. Les Propheties liburua idatzi zuen, non 941 errimatutako lauko txikietan etorkizuna irakur omen daiteke.

Liburua kaleratu zenetik Nostradamusen gaineko gurtza handituz joan da. Hainbat gertaera historikoak iragarri omen zituen, baina idatzitakoaren interpretazioak aldatzen dira interpretearekin batera. Oraindik inork ezin du, gertatu baino lehen, Nostradamusen lauko txikietan oinarrituz ezer iragarri. Hala eta guztiz ere, iragarle honenganako interesa ez da gutxitu.