Txantiloi:2015-40 Nabarmendutakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea

Antzinako Erregimena iraultzaile frantziarrek, modu gutxiesgarrian, 1789ko Frantziako Iraultzaren aurreko gobernua izendatzeko erabili zuten esamoldea da (Luis XVI.a Frantziakoaren monarkia absolutua, eta erregimen bera zuten gainontzeko europar monarkietan ere erabili zena. Honen kontrako hitza Erregimen Berria izan zen (Espainian Erregimen Liberala). Izen hau, ia erabat, Aro Moderno bezala ezagutzen den garaiarekin bat egiten duen garai baten baliokide bezala ere erabil daiteke.