Txantiloi:2017-30 Nabarmendutakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea

Neskatan edo mutiletan egitea, aritzea nahiz ibiltzea —edo, gaztelaniazko hitza mailegatuz, ligatzeapertsona batek beste pertsona baten arreta eta interesa pizteko egiten duen komunikazio-jarduera da, gehienetan ondoren sexu harreman bat hasteari begira. Jarduera horretan, hainbat eratako ekintzak egiten dira, hala nola: begiradak, irribarreak, ukipen fisiko arinak eta hizketak, eta erakarri nahi den pertsonaren aurrean atsegin agertzeko bestelako saiakera eta ahaleginak. Gaztetako jarduera izan ohi bada ere, adin guztietako pertsonei ere aplikatzen zaie esapidea, lagunarteko hizkeran, neska eta mutil hitzak gorabehera. Maila formalago batean, gorte egitea esapidea erabiltzen da.