Txantiloi:Biografia infotaula automatikoa/dok

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Txantiloi honen helburua Wikidatako informazioa hartu eta biografia infotaula bat sortzea da. Oraindik fase esperimentalean dago, eta baliteke denbora behar izatea benetan erabilgarria izateko. Hori dela eta garapen horretan laguntzea eskatzen da, dauden arazoak aipatuz eta hobekuntzak proposatuz. Wikidata ere hazten doan proiektua da eta, beraz, elementu eta aukera berriak egongo dira etorkizunean.

Erabilera[aldatu iturburu kodea]

{{Biografia infotaula automatikoa}} jarrita berak bakarrik beteko ditu hainbat informazio Wikidata erabilita. Ziurrenik hainbat eremuk ez dute euskarazko Wikipedian artikulurik izango. Kasu horietan ingelerazko izulpena jasoko du. Orrialdearen ezkerrean dago "Wikidata itema" loturan klik eginda Wikidatako orrialdera joango gara eta bertan eremu horiek itzultzeko aukera izango dugu. Itzulpen horiek automatikoak dira eremu bera duten artikulu potentzial guztientzat.

Irudia[aldatu iturburu kodea]

Wikidatak duen irudia aldatu nahi izatekotan, egokiena Wikidatan egitea da. Wikidatan argazkirik egokiena aukeratzen badugu, Wikipedia guztiek onura hori jasoko dute, zuzenean. Hala ere, euskarazko Wikipedian bakarrik agertzea nahi dugun argazki bat baldin bada, azalpen zehatz bat nahi dugulako, posible da egitea:

{{biografia infotaula automatikoa
|irudia = ''Irudiaren izena''
|irudi oina = ''Irudiaren azpiko testua''
|irudiaren tamaina = ''Zenbakia + "px"''
}}

Nazionalitatea[aldatu iturburu kodea]

Nahi izanez gero nazionalitatea eskuz bete daiteke, kasu korapilotsuentzat:

{{biografia infotaula automatikoa
|nazionalitatea = ''Sartu hemen nazionalitatea''
}}

Jaiotza eta heriotza datak[aldatu iturburu kodea]

Jaiotza eta heriotza data ezezagunak dituzten biografiek akatsa ematen dute. Hau gertatzen da hamarkada bat agertzen denean, K. a. garai ezezagun bat denean edo mendea bakarrik zehazten denean. Kasu hauetan eskuz egin beharko dugu jaiotza data eta heriotza data jartzeko lana.

{{biografia infotaula automatikoa
|jaiotza data = 
|heriotza data =
}}

Filosofoak[aldatu iturburu kodea]

Automatikoki ezin da gehitu filosofo batek nori eragin zion, ez baita aukera hori existitzen Wikidatan. Horregatik filosofoen kasuan posible da eragina nori izeneko atala gehitzea:

{{biografia infotaula automatikoa
|eragina nori = 
}}

Modu honetan {{Filosofo infotaula}} barnera daiteke.

Gaitasunak[aldatu iturburu kodea]

Emaitza onak ematen ditu aktore, idazle eta musikariekin. Kirolarien artean prest dago futbolari, tenista, saskibaloilari, errugbilari eta txirrindularien artikuluak erakusteko, eremu pertsonalizatuekin.

Ikus, gainera[aldatu iturburu kodea]