Txantiloi:Itzulia2/dok

Wikipedia, Entziklopedia askea


Helburua[aldatu iturburu kodea]

Txantiloi honen helburua da artikulu bat beste hizkuntza bateko wikipedia batetik itzuli denean, eta itzulpenarekin batera erreferentzia batzuk etorri direnean, horiek kontestuak jartzeko laguntzea, erreferentzien atalean itsatsirik txantiloia. Itzulpenak aitortzeko beste modu bi dira {{itzulia erref}} eta {{itzulia}} txantiloiak.

Erabilera[aldatu iturburu kodea]

Ondorengo kode honekin idatzi behar duzu. Beherago azaldu dugu zenbaki bakoitzaren ordez zer jarri behar den.

{{Itzulia2|1|2|3|4|5}}

Lehen hirurak nahitaezkoak dira; azken biak, berriz, ez dira ezinbestekoak, baina komeni da jartzea (eta azken bietako bat jartzen bada, bestea ere jarri behar da):

1 = hizkuntza kodea. Adibidez: en (ingelesa), es (gaztelania), fr (frantsesa), eta abar. Wikipedien zerrendan aurkituko dituzu, ingelesez, wikipediagintzan erabiltzen diren hizkuntza kodeak.
2 = hizkuntza + berdintza ikurra + hizkuntzaren izena + -zko atzizkia. Adibidez: hizkuntza=ingelesezko.
3 = jatorrizko artikuluaren izenburua. Adibidez: Template:Translated page.
4 = jatorrizko artikuluaren bertsioaren data. Adibidez: 2009-03-20.
5 = bertsioa + berdintza ikurra + jatorrizko artikuluaren bertsioaren zenbakia. Artikuluaren «Historia» fitxan sartuta, itzulpenerako oinarritzat hartu duzun bertsioaren dataren esteka kopiatzen baduzu, bukaeran dagoen zenbakia da; «oldid=» testu zatiaren eskuinean dagoena, alegia. Adibidez: bertsioa=278565452.
Adibidea

Kode hau jarrita:

{{Itzulia2|en|hizkuntza=ingelesezko|Template:Translated page|2009-03-20|bertsioa=278565452}}

ohar hau lortuko dugu:

Kode hori dagokion artikuluaren «Erreferentziak» atalean jarri behar da.

Ikus, gainera[aldatu iturburu kodea]