Edukira joan

Txikipedia:Kaltzio

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jogurta eta beste esnekiak kaltzio-iturri dira.

Kaltzioa elementu kimiko bat da. Bere sinboloa Ca da, eta bere atomo-zenbakia 20 da.
Kaltzioa ez dago, berez, munduan; gizakiak beste elementu batzuk eraldatu behar ditu kaltzioa lortu ahal izateko.
Kaltzioa hezurretako eta hortzetako osagai nagusia da. Horregatik, oso garrantzitsua da esnea edatea eta esnekiak hartzea, hazkunde-garaian hezurdura behar bezala hazteko; izan ere, esneak eta esnekiek (jogurta, gazta, gurina...) kaltzioa daukate.
Hamar urte baino gutxiagoko gazteek egunean 900 miligramo kaltzio behar dituzte; 11-25 urte artekoek, egunean 1200-1500 miligramo artean.
Baso bat esnek 250 mg kaltzio ditu, eta jogurt batek 150 mg.