Txikipedia:2001: A Space Odyssey

Wikipedia, Entziklopedia askea

2001: A Space Odyssey 1968an atera zen filma da eta euskaraz “Espazioko odisea”esan nahi du. Zientzia fikzioko filma da. Filmaz gain, 1968an idazle berak izenburu bera duen eleberria idatzi zuen.

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aktore askok parte hartu zuten film honetan, honako hauek, hain zuzen:

-Keir Duella

-Gary Lockwood

-William Sylvester

2001: A Space Odysseyren argazkia.

-Douglas Rain

-Daniel Richter

-Leonard Rossiter

-Margaret Tyzack

-Robert Beatty

-Frank Miller

-Edward Bishop

-Edwina Carroll

-Penny Brahms

-Heather Downham

-Alan Gifford

-Vivian Kubrick

-Kenneth Kubrick

-Ann Gillis.

Zuzendariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2001: A Space Odyssey filma Stanley Kubrick zuzendariak zuzendu zuen, eta, gidoigileak Arthur C. Carle eta Stanley Kubrick izan ziren. Film honen kontakizuna ilargian eta Afrikan gertatzen da. Konpainia ekoizlea Metro-Glodwyn-Mayer da, eta, editore nagusia Ray Lovejoy.

Laburpena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Misteriozko filma da, eta NASAren espazioko misio baten aurrean gertatzen da.

Pelikula hau bidaia bati buruzkoa da, hainbat etapatatik igarotzen den bidaia bati buruzkoa: tximinoen garaian hasi eta adimen artifiziala heldu arte.  

Lorpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere momentuan, 2001: A Space Odysseyk bere muga guztiak gainditu zituen eta fenomeno kulturaletara heldu zen. 1968an efektu berezi onen Oskar saria irabazi zuen.