Edukira joan

Txikipedia:Alaitz Telletxea Tolosa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Alaitz kontzertu batean

Alaitz Telletxea Tolosa 1976-eko martxoaren 2 an sortua da. Gaur egun 48 urte ditu. Oiartzunen bizi da. Euskal kantari eta musikaria da.[1]

Lehen, ttipidanik argi zuen zer egin nahi zuen berantago, trikilari. Bere familian denak musikariak ziren. Bi ahizpa ditu. 9 urtetan trikitixa ikasten hasi zen. 14 urtetan Maiderrekin elkartu zen, orduan Alaitz eta Maider taldea sortu zuten. 16 urterekin 10 kantu sortu zituen, bikoteak 90.hamarkadan arrakasta gehiena ukan zuen. 2004ean erran nahi baitu 28 urte zituelarik, Alaitz, Patxi Perez-en dantza taldean sartu zen eta ondotik 2006. urtean beren lehen DVD-a atera zuten. Urte batzuez Euskal Herriko eta Europako festibaletan ibili ziren eta famatuak bilakatu ziren.[1]

Geroago, 2007an hainbat taldetan aritu zen, Latz folk garaiko talde bat, Mikel Errazkinekin. Ber urtean Iragan gaiak izeneko diskoa grabatu eta kaleratu du ber talde honekin. Mikel hil zelarik taldea ere gelditu dute. Maider Euskal Herriko trikitixa elkarteko lehendakaria izan zen urte anitzetan. 2014ean Lazkaoko ikastolan lanean hasi zen hezkuntza irakasle bezala eta gaur musika irakaslea da. 2019. urtean AMAK taldea sortu zuen eta gaur egun oraino taldea bada. Taldeko beste hiru taldekideak: Maixa Lizarribar, Amaia Oreja, eta Kristina Solano dira. Kantatzen, trikitixa jotzen eta  panderoa jotzen dute. 2021ean beren lehen diskoa atera zuten. Haien diskoa AMAK deitu zuten.[1]

Alaitz hiru talde desberdinetan ari zen eta horrekin bost disko atera zituen

  • Alaitz eta Maider (1997)
  • Inshala (1999)
  • Auskalo (2002)
  • Iragan gaiak (2007)

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c d Alaitz Telletxea Tolosa. 2024-02-20 (Noiz kontsultatua: 2024-05-14).